Archive for the ‘Taldeak’ Category

Metralleta taldeak Putzuzulon joko du

asteazkena, 22 apirila, 2015

Ostiral honetan Ugarte Etxe okupatuaren aldeko kontzertu bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, denbora dezente jo gabe dabilen Metralleta taldea izango dugu Debon taldearekin batera. Kontzertua gaueko 22:30etan izango da baina lehenago afari beganoa edukiko duzue borondatearen truk.

metralleta


Managaitz, Ernia eta Hilkar Bergarako Tapoi Fest jaialdian

asteazkena, 25 otsaila, 2015

Astebukaera nahiko potentea dator Bergara aldetik, bertako Gaztetxean, 4. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da eta. Eta aurten ere ez dira Zarauzko taldeak faltako.

Otsailaren 27an, ostiralean, Ernia eta Hilkar zarauztar taldeez aparte, Hernanialdeko Meltdown eta Bergarako Drop! taldeak edukiko ditugu.

Larunbatean berriz, otsailaren 28an, Managaitz eta Sofa izango dira zarauzko errepresentazioa. Eta beraiekin batera, Madrilgo Accidente eta Perras Salvajes taldeak jardungo dute.

tapoi_copy3

Managaitzen CD berria kalean da

ostirala, 30 urtarrila, 2015

9 abestiz beteriko CD berria kaleratu berri du Managaitz taldeak. Aurreko urtean 4 kantuz osaturiko 7 hatzbeteko bat kaleratu bazuten ere, oraindik gordeta zeuden beste 5 abestirekin CD hau osatu dute.

azala definitibo copia

Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue. Baina gogoratu taldeak emango dituen kontzertuetan ere eskuragarri izango duzuela. Hortaz gain, Zarauzko Arrano Tabernan kopia batzuk ere badaude.

Managaitz, Trance eta Suicidas Putzuzulon

osteguna, 29 urtarrila, 2015

Otsailaren 1ean, igandean, Punk kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Biran dabiltzan Trance eta Suicidas taldeek beraien elkarbanaturiko 7 hatzbetekoa aurkeztuko digute gaueko 21:00etatik aurrera. Beraiekin batera Zarauzko Managaitz taldea ere ariko da. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, Pandora operazioan atxilotutakoak laguntzeko erabiliko da.

pandora

Durangoko Azokan gure materiala egongo da

asteazkena, 3 abendua, 2014

Durangoko liburu eta disko azokan ZarataZarauzko talde batzuen materiala lortzeko aukera edukiko duzue, Musikazuzeneaneko standetik pasatzen bazarete behintzat. Bertan, Managaitz, Hilkar, Ernia edota MKTren azken lanak lortzeko parada edukiko duzue besteak beste.

musikazuzenean

Landverraad eta Managaitz Getariako Gaztetxean

igandea, 2 azaroa, 2014

Astea indartsu hasteko, kontzertu ikaragarri bat izango degu Getariako Gaztetxean,oraingoan, Amsterdametik datorren Landverraad taldea izango dugu, bi astetako bira burutuko dute europan zehar eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da.Hardcore azkarra jorratzen dute eta energiaz betetatko zuzenekoak eskeintzen dituzte. Talde desberdinetan ibilitakoak dira ia kide danak eta elkarrekin dioazen lau urtetan hiru EP argitaratu dituzte, azkenengo lana aurkezten ari dira bira honetan. Bira dexente egin dituzte europan zehar eta jaialdi ospetsutan jotzeko aukera ere izan dute.

Hauekin batera, Managaitz talde zarauztarra izango dugu, hauek ere atera berri dute diska berria eta jotzeko gogotsu azaldu dira.

21:00tan puntual hasiko gara eta sarrera 4 eurokoa izango da.

landmana


Managaitz taldea ZarataZarautz saioan

astelehena, 20 urria, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan Managaitz taldeko kideak edukiko ditugu zuzenean. Kaleratu berri duten 7 hatzbeteko berria aurkeztuko digute eta laster kaleratuko den CDko abesti batzuk ere entzun ahalko dira. Guztia, Disgalerna jaunak gidatuta, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

manazarata

Atzo Mangaitz taldearekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Die Wrecked Donostiako Atabalen

asteazkena, 15 urria, 2014

Erresuma batuetako Die Wrecked biran datoz eta parada bat egingo dute Donostiako Amara auzoan dagoen Atabal tabernan, beraien azkenengo lanaren aurkezpen biran.

Beraiekin batera zarauztarrak diren Managaitz izango dira, hauek ere beraien 7″ berria aurkezten jarraitzen dute.

atabal

Managaitz taldea Txirbilenean

ostirala, 3 urria, 2014

Larunbat honetan, Urriaren 4ean, Managaitz taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Sestaoko Txirbilenea Gaztetxean. Mundo Ivaginario jardunaldien barruan, Kashbad taldearekin batera ariko dira oholtza gainean.

KASHBAD-MANAGAITZ

Ernia taldeko kideak ZarataZarautzen

astelehena, 29 iraila, 2014

Biharko ZarataZarautz saioan Ernia taldeko kideak edukiko ditugu gonbidatu bezala. 7 abestiz osaturiko CD bat kaleratu berri dute eta hau aurkeztuko digute gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan, FMko 99.3an.

irailak_30_ernia

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.