Criminal Damage Putzuzulo Gaztetxean!!

14 maiatza, 2009

Maiatzaren 15ean, Punk Rock gau itzela izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Estatu Batuetatik datorren Criminal Damage taldea izango dugu. Tragedy, His Hero Is Gone edota Deaththreat bezalako taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dago talde Amerikarra.

1242297835746_f

Beraiekin batera, Oñatiko Sospechosos taldeak joko du. Emakume ahotsaez leunduriko Punk Rock zakarra egiten dute hauek. Gauari hasiera emango diotenak berriz, Donostiako Plan B taldea izango da, Power Pop melodikoa eginez

Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da eta sarrera 4 eeuurokoa izango da.

Humilitate taldeak Beasango Gaztetxean joko du

14 maiatza, 2009

Humilitate taldeak, Beasango Gaztetxean joko du Maiatzaren 16an. Bertan, AHT-aren aurkako jardunaldi batzuk burutuko dira eta gauean izango den kontzertuan izango dira Zarauztarrak.

humilitate

Metralleta taldea Youtuben

13 maiatza, 2009

Youtube webgunean begira ibili ondoren Metralleta taldearen bideo bat aurkitu dugu sarean banaturik. Taldearen Maita Nazazu abesti hau, espetxeen aurka egin ziren jardunaldietako kontzertukoa izango da seguruenik. Ez da gauza gehiegi ikusten (eskerrak) baina agian kuriositatea izango duzue.

abuelete

Bideoa ikusteko klikatu ezazu HEMEN.

ZarataZarautz jai herrikoien alde

13 maiatza, 2009

Jakingo duzuen bezala, azken aldian arazo ugari sortzen ari dira gure herri maite honetan, jai herrikoi batzuk antolatzeko. Arazoak noski, Zarauzko Udaletxea ematen ari da. Aurten ere, San Pelaioetan txosnak jartzeko traba asko jartzen ari dira eta hau ikusita, Zarauzko Gurekin Jai batzordeak atxikimendu eta informazio kanpaina bat jarri du martxan. Putzuzulo Gaztetxea edo Arraio irratiak adibidez beraien atxikimentua eman dute eta nola ez ZarataZarautz webgune honek ere jai herrikoi eta parekideen aldeko apustu garbia egiten du.

logo-ona

Honez gain, datozen egunetan, honen arira burutuko diren ekintzetan parte hartzera ere gonbidatu nahi zaituztegu.

Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00etan.

Zarauzko musika talderen batekin ekimen honekin bat egin nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera bere atxikimentua bidali dezake.

Sin Diosen inguruko irratsaioa entzungai

13 maiatza, 2009

Sin Dios taldearen inguruan Maiatzaren 12an egin genuen irratsaioa entzungai duzue iada.

sindios24_entrevista

Irratsaioa entzuteko klikatu ezazue HEMEN.

Egun horretako Playlista irakurtzeko berriz, klikatu HEMEN.

Sin Dios taldearen ibilbidea aztertuko dugu ZarataZarautz irratsaioan

11 maiatza, 2009

Maiatzaren 12ko irratsaioan, Sin Dios talde Madrildarraren ibilbideaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan. B laguna gogor iritsi da bere mini oporralditik eta ordu t´erdiko saio ikaragarria prestatu digu astearte honetarako.

Sin Dios taldea, Espainiar estatuko 90eko hamarkadako eta 2000ko hamarkadako Anarcopunk talderik esanguratsuena izan da. 4 diska baino gehiago kaleratu zituzten eta hainbat bildumetan ere parte hartu zuten.

sindios24_tres

Asteartean beraz, galdu ezinezko zita bat izango duzue FM-ko 99.3an.

Inor ez taldeak Lobato etxean joko du Maiatzaren 9an

8 maiatza, 2009

Inor Ez Zarauztarrek, Down to Agony talde Zaragozarrarekin joko dute Lezo eta Orereta artean dagoen Lobato Etxe okupatuan, Maiatzaren 9an, larunbatean.

inor-ez

Down to Agonyko lagunek, diska berria kaleratu berri dute eta azken aldian lan hau aurkezten ari dira.

Erantzun taldeak Crustaceo Fest jaialdian joko du

6 maiatza, 2009

Maiatzaren 8ko eta 9ko Crustaceo Fest jaialdian joko du Erantzun taldeak. Valentziako Proyecto Manheim zentru sozialean burutuko den ekitaldian aterako den dirua, Mislatako La Quimera zentru sozialarentzat izango da.

crustaceo

Hemen dituzue bertan joko duten taldeen zerrenda:

Maiatzaren 8a, ostirala 22:00etan

CEMENTERIO (Jevi Metala Valentziatik)

DERROTA (Hardcore Crust indartsua Valentziatik)

BAZOOKA (Hardcore metal stonera Alakantetik)

ADRIFT (Metal rock iluna Madriletik)

Maiatzaren 9a, larunbata 22:00tan

EL HAMBRE (Grind crust Valentzia)

ZANUSSI (Hardcore extremoa Valentziatik)

ERANTZUN (Fastcore itzela Zarauztik)

IRON BATASUNA (Grind crust Donostia)

Harlore taldeari eginiko elkarrizketa entzungai!

6 maiatza, 2009

Interesgarria izan zen atzo Harloreri egin genion elkarrizketa. Atzokoan, nahiz eta B lagunak ezin izan zuen irratsaioan egon, Mixkaren laguntzaz sekulako irratsaioa egin zuen lagun izoztuak.

harlore

Lehen ordu erdian, klasiko batzuk entzuteko aukera izan genuen. RKL, Ten Foot Pole, Iteube edota SNFU bezalako taldeak entzuteko aukera eduki genuen. Honen ostean, Harloreko lagunekin hizketaldia izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista ikus nahi izan ezkero, klikatu ezazue HEMEN.

Harlore taldea ZarataZarautz irratsaioan

5 maiatza, 2009

Harlore taldeko kide batzuk izango ditugu Maiatzaren 5eko ZarataZarautz irratsaioan. Zarauzko boskote gazteak, maketa bat kaleratu berri du orain dela gutxi eta beraiekin disko honetaz eta beste hainbat gauzetaz hitzegiteko aukera izango dugu.

harlore

Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.