Kalean da Metralleta eta Diskoiraa taldeen azken lana

27 maiatza, 2009

Kalean da iada Metralleta eta Diskoiraa talde Zarauztarren elkarbanaturiko lana. Luze lan egin ondoren, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu dute.

split

Metralletako lagunek, 2008an Kobory taldearekin 10 hatzbeteko beste binilo bat atera ostean, sei kantu berrirekin etortzen zaizkigu plastiko zati honetan. Kantu hauek, aurreko laneko grabazio sesio berdinekoak dira, Erdoiztako baserrian 2007an grabaturikoak hain zuzen ere.

Diskoraa taldea berriz, 2008an lehen EP-a kaleratu ostean ete bi Europar bira egin ostean, lan berriarekin datoz. Hauek, bost kantu sartu dituzte beraien aldeko plastiko zatian. Abesti horietako bat gainera, Los Crudos talde mitikoaren bertsio bat da.

Bi taldeen lan berri honen 525 kopia kaleratu dira bi kolore ezberdinetan. 410 kolore beltzean eta 115 kolore arrosan atera dira. Gainera, diska batzuen diseinua serigrafiatuak izango dira (100 kopia).

Diska hau, hiru zigilu ezberdinen laguntzaz kaleratu da. Oreretako KHHAPSPMCH, Bilboaldeko DISCOS ENFERMOS eta Mallorkako MANGEL zigiluek kaleratu dute alegia.

Biniloa eskuratu nahi baduzue hemen dituzue kontaktuak:

DISCOS ENFERMOS–> discosenfermos@gmail.com
KHHAPSPMCH–> khhapspmch@yahoo.es
MANGEL–> mallorcapunk@hotmail.com
METRALLETA–> zaratazarautz@arraio.net
DISKOIRAA–> diskoiraa@gmail.com

Hala ere, binilorik entzuteko aukerarik ez baduzue, leku honetatik jeitsi dezakezue oso osorik HEMEN klik eginaz.

Udaberri Fest jaialdia izango da Putzuzulo Gaztetxean

27 maiatza, 2009

Maiatzaren 30ean, larunbatean, galdu ezinezko zita bat duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Udaberri Fest jaialdia burutuko da eta 5 taldek joko dute:

ACTION BEAT–> 3 bateria eta instrumentu asko nahastutako rock experimentala Erresuma batutik.

THE ART OF LOSING–> Zarauztik rocking cobra, abesti berrien aurkezpena

INSERTA–> Post hc doinuak bilbotik, Criatura edo interlude taldeen ikutuekin

BURUX LEE–> Hc doinu indartsuak Zarauztik bertatik

ANTIGUA Y BARBUDA–> Rock esperimental eta ambientala egurra ematen Iruñatik.

udaberrifest

Entzun ezazue Maiatzaren 26ko irratsaioa

27 maiatza, 2009

Maiatzaren 26an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue iada. Bertan, astebukaera honetan egongo diren kontzertuez gain, nobedade berriak entzuteko aukera ere izan genuen. Saioaren amaieran, Zarauzko klasiko batzuk ere entzun genituen, Zarauzko Gazte Asanbladak kaleraturiko bilduma bateko abestiak entzun genituen alegia.

txix

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu HEMEN. Playlista ere HEMEN duzue.

Bizi-bizi dator irratsaio berria

26 maiatza, 2009

Maiatzaren 26ko ZarataZarautz irratsaioa nobedade berri askorekin dator. Hasteko, Metralleta eta Diskoiraa taldeek atera duten EP berriaz hitzegingo dugu.

metralleta

Honen ostean, astebukaera honetan gure inguruan izango diren kontzertuen berri emango dizuegu. Eta amaitzeko, Cock Cparrer, Ruido obrero bilduma, lost and found zigiluaren European HC bilduma, Intolerance edota Homomilitia bezalako taldeak entzuteko aukera izango dugu.

Beti bezala, guzti hau, FMko 99.3an izango duzue. Eta Zarauztik kanpo bazaudete arraio irratiko webgunetik ere entzun ahalko duzue.

Eman zure atxikimendua Gurekin Jairi!!!

22 maiatza, 2009

Aupa lagunak:

Aurreko batean Zarauzko hainbat taldek Gurekin Jairi emandako atxikimenduaz berri eman genizuen. Oraingoan berriz, zuen atxikimendu pertsonala emateko idazten dizuegu. Zarauzko Txosnak arrisku larrian daude eta zuen laguntza behar dugu.
Atxikimendua eman nahi baduzue HEMEN duzue aukera.Gurekin Jairen webgune berria ere martxan dago iada.

Disko gomendioa: Estricalla – Gimnasia Revolucionaria

22 maiatza, 2009

Gaurkoan lagun baten gomendioarekin gatoz. Short Fast Loud blogean ibili ondoren, disko hau topatu dugu jeisteko moduan. Estricalla taldeaz ari gara, Kloakao eta El Corazon del Sapoko kideek osaturiko taldea da eta orain dela gutxi 10 hatzbeteko binilo bat kaleratu dute.

estricala

Diska hau gainera, Anestesia taldeko Mikel Kazalisek grabatu du bere Zarauzko Fidelenea estudioetan. Lan berri honetan, hardcore utsez osaturiko 6 abesti aurkituko ditugu. Gainera, Eneko Abregoren (Bap!! , Inoreneroni) kolaborazioa ere aurki dezakegu S.N.F.U. taldearen bertsio batean.

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Baina Short Fast Loudeko lagunak esaten duen bezala, biniloak entzuteko aukera baduzue, EROSI EZAZUE!!

Humilitate taldeak Getariako Gaztetxean joko du

20 maiatza, 2009

Lehenik eta behin, gogoratu nahi dizuegu Maiatzaren 23an galdu ezinezko kontzertu bat duzuela Putzuzulo Gaztetxean SURRENDER, SEMEN eta HYYOKAYS taldeekin.

humilitate1

Honez gain, Maiatzaren 25ean, astelehenean, zita Zaratatsu bat izango duzue Getariako Gaztetxean. Bertan, Europar biran dabilen IMPERIAL LEATHER talde Suediarra eta HUMILITATE Zarauztarrak ikusteko aukera paregabea izango duzue. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.

Maiatzaren 19ko irratsaioa entzungai

20 maiatza, 2009

Maiatzaren 19an egin genuen irratsaioa entzungai duzue iada. Arraio irratiaren urteurrena dela eta gaur egingo dugun irratsaio bereziaz eta Maiatzaren 21eko greba orokorraz hitzegiteaz gain, astebukaera honetako kontzertuen berri eman genuen.

Amaitzeko, Imperial Leatherren diskografia errepasatu genuen.

095_imperial7l

Irratsaio entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Beti bezala, egun horretako playlista ere HEMEN duzue.

Presta zaitezte beste astearte zaratatsu baterako

19 maiatza, 2009

Aupa lagun zaratatsuak!!!

Astearte honetan hurrengo asteburuko kontzertuak izango ditugu protagonista. Alde batetik larunbatean Semen + Hyökkäys + Surrender taldeen kontzertu paregabea izango dugu Putzuzulo gaztetxean 22tatik aurrera.

kartel_txikie

Eta beste aldetik Imperial Leather Suediarren bisita ere izango dugu hizpide, beraien diskografia errepasatuko dugu. Hontaz aparte Cop de Fona taldearen 7″ oparituko dugu eta beste talde batzuen zarata entzuteko parada ere…. Raiser, Camara de Gas, Contravene, APolitical, Diskoiraa eta Metralletaren lan berria eta beste talde batzuk ere errepasatuko ditugu.

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaudete FMko 99.3an entzun ahalko diguzuela 21:30etatik aurrera. Herritik kanpo egon ezkero eta irratsaioa entzun nahi baduzue, zuen musika erreproduktorean ondoko link hau jarri ezazue: http://www.arraio.eus:9001/irratia.ogg

Hainbat musika taldek atxikimendua eman diote Gurekin Jairi

18 maiatza, 2009

Zarauzko Hainbat musika taldek bere atxikimendua eman diote Gurekin Jai batzordeari. Zarauzko udaletxeak azken aldian ezartzen ari zaizkien neurri eta debeku ezberdinak ikusita, Zarauzko Gurekin Jai Batzordeak atxikimendu kanpaina bat ekin zuten Udalaren jarrera salatzeko.

logo-ona1

Atxikimendu hauen baitna, Zarauzko hainbat musika taldek beraien babesa eman diote Gurekin Jairi. Orain arte honako hauek dira taldeak:

METRALLETA
ERANTZUN
CULANDRA
HUMILITATE
STOCKHOLM SS
DISKOIRAA
EZEREZA
DIRTAA
MKT
BURUX LEE
INOR EZ
HARLORE
MANTISA
TXIXAPARRAZTA
ANESTESIA

Beste talderen batek bere babesa eman nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi ezazue mesedez.

Honez gain, gogoratu Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00tan.