Burux Lee eta Fly Shit Arrano tabernan izango dira

10 ekaina, 2009

Beste kontzertu interesgarri batekin gatoz oraingoan ere. Ekainaren 12an, ostiralean, kontzertu itzel batetaz gozatzeko aukera izango dugu Zarauzko Arrano Tabernan.

burux-lee

Bertan, Burux Lee Zarauztarrak eta Fly Shit Bergararrak arituko dira.

FLY SHIT 1996an sortu zen Bergaran, Gipuzkoan. Orain arte bi lan kaleratu dituzte (fly shit 2001 eta Bizitza.. baina nola bizi? 2006), horretaz gain hainbat bildumatan parte hartu dute: ddt, isiltasuna apurtzen, Operacion hazlo tu mismo, Toxiko zine, Zarautzko gaztetxearen alde, Lokomotorra gaztetxea…

ekainak-12

BURUX LEE berriz 2007an sortu zuten, taldekide batzuk FOLKCORE-n etapa bat amaitu ondoren. Oraindik ez dute lanik kaleratu, baina azkenaldian kontzertu dexente ematen ari dira eta indartsu datoz gure barrenak dardarka jartzera.

Kontzertua gaueko 23:00etan hasiko da.

Humilitate taldeari eginiko elkarrizketa entzungai duzue iada

10 ekaina, 2009

Atzoko egunean Arraio irratian Humilitate talde Zarauztarrari eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Hala ere, irratsaioko lehen minutuetan Nuclear Assault, Metallica edota Estigia bezalako taldeen trash indartsua entzuteko aukera izan genuen.

humilitatea

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN.

Playlista berriz, HEMEN duzue.

Humilitate talde Heavya ZarataZarautz irratsaioan

9 ekaina, 2009

Ekainaren 8ko saioan, Humilitate Zarauztarren bisita izango dugu gure irratsaioan. Naiz eta talde berria izan, Ira et Decessus, Erantzun, Folkcore edota Burux Lee bezalakok taldeetan ibilitzen diren edota ibili izan diren jendeaz osaturik dago.

humilijaco

Iada kontzertu batzuk eskeini dituzte eta abesti batzuk ere grabatuak dituzte. Uda hontan, Europan zehar bira bat egiteko intentzioa ere badute. Beraz, zer hitzegin izango dugu astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

Disko gomendioa: IBEX 35 – Cristo es un negocio de mierda

5 ekaina, 2009

Sarean aurkitzen den blog interesgarri bat bistaratzen nebilela, ezagutzen ez nuen eta Euskal Herrikoa den talde baten diskarekin topatu naiz.

ibex35

Taldearen izena IBEX 35 da, Tolosakoa alegia eta grindcore bortitza lantzen omen dute, ez nuen sekula beraietaz ezertxo ere entzun. Taldearen Cristo es un negocio de mierda diska jeisteko utziko dizuet oraingoan. Nik ez dut aukerarik izan entzuteko baina ahal dudanean egingo dut. Espero gainera, datorren astearteko ZarataZarautz irratsaioan B-jaunak abestiren bat jartzen utziko didala.

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Zarauzko musika taldeen argazki erakusketa Photomuseumen

4 ekaina, 2009

Ekainaren 2tik 21era bitartean ’Rockaren aztarna Zarautzen’ argazki erakusketa izango da Photomuseumen, herriko historian izan diren musika taldeen hainbat irudirekin. Bertan noski, ZarataZarautz osatzen duten hainbat talde eta “musikarien” irudiak aurkitu ahal izango duzue.

ziula

Hala ere gogoratu nahi dizuegu, erakusketa ikusteko ordaindu beharra duzuela, ostiraletan izan ezik, egun horretan debalde izaten da eta.

Honen arira, zenbat diru jasotzen dute Rockumentala antolatzen dutenek? eta zenbat urte osoan zehar Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean edota Herriko Tabernan ekitaldiak antolatzen dituztenek? Zer laguntza mota ematen zaie? Zuen erantzunen zain geratzen gara

Transicion taldeak Putzuzulo Gaztetxean joko du

3 ekaina, 2009

Bartzelonako Transicion taldeak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko du Ekainaren 3an, asteazkenean. Ekkaia, Leadershit edota Disface bezelako taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dago Rock Psikodelikoa egiten duen talde hau. Putzuzuloko kontzertua, 21:00tan hasiko da.

transicion

Honez gain, ostegunean, Ekainaren 4an, Amurrioko La Cuadra etxe okupatuan ere joko dute, kasu honetan Zarauzkoak diren Humilitate eta The Black Gramola Conspiracy taldearekin.

05amurrio

Entzun ezazue Metralleta eta Diskoirarekin eginiko irratsaioa

3 ekaina, 2009

Ekainaren 2an Metralleta eta Diskoiraako taldekideekin eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Irratsaio honetan, B jauna, Lagun Izoztua, I Jauna, Farri, Mattingun eta JPren ahots leunekin gozatzeko aukera izan zenuten.

abu

Irratsaioa jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Egun horretako Playlista irakurtzeko berriz, HEMEN.

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak ZarataZarautz irratsaioan

1 ekaina, 2009

Ekaineko ZarataZarautz irratsaioko lehen saioan, Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak izango ditugu. Berriki kaleratu duten elkarbanaturiko diskaz hitzegingo digute bertan eta etorkizunera begira dituzten gauzez ere hitzegingo digute.

diskoiraa_metralleta_limitada

Beraz, Ekainaren 2an eta gaueko 21:30etatik aurrera, sintonizatu ezazue 99.3a. Zarauztik kanpo baldin bazaudete eta irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Lanean gabiltza diska berriarekin

29 maiatza, 2009

Metralleta eta Diskoiraaren arteko elkarbanaturiko edizio limitatuarekin lanean jarraitzen dugu. Putzuzulo Gaztetxeko txokorik ilunenean portada berriak serigrafiatzen hasi gara iada.

limited

100 disko berezi hauekin puzzle txiki bat egin dugu. Argazkian ikusten duzuen bezala, spray baten bidez diska guztiak elkartu eta irudi bat egin dugu hauen gainean. Disko hau erosten duen bakoitzak, puzzlearen zati bat eramango du beraz. Lortuko ote dugu hemendik urte batzuetara puzzlearen pieza guztiak elkartzea?

Gogoratu hala ere, binilorik eskuratu ezin duzuenok HEMEN klik eginaz diska oso osorik jeitsi dezakezuela

Humilitate eta Ezereza taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dute.

28 maiatza, 2009

Badira hilabete batzuk, Zarauzko Arrano taberna berpizten hasi direla ekintza ezberdinekin. Arranopola Kultur Ekimenaren bitartez, kontzertu, hitzaldi, diaporama eta beste hainbat gauza burutzen ari dira urtarriletik.

arrankartel

Ekintza hauekin jarraituz, Maiatzaren 29an, ostiralean eta gaueko 23:00etatik aurrera, zarata kontzertu itzel bat izango dugu. Bertan, Zarauzkoak diren Ezereza eta Humilitate taldeak ikusteko aukera izango dugu.

Ezerezakoek, Apirilean eman zuten lehen kontzertua putzuzulon eta orain bigarren kontzertuarekin datoz. Hardcore eta punk doinu biziak nahasten dituzte ahotsari melodia ikutuak emanez, musika freskoa eta amorruz betea.

Humilitateko HEAVYek berriz, Hc-thrash doinuak jorratzen dituzte. Hauek ere apirilean egin zuten estreinua eta kontzertuetan buru belarri sartuta dabiltza. Udan europan zehar bira egitekoak dira eta grabatu berri dituzten 6 kantu ere laixter kalean izango direlakoan lanean dabiltza.