Txafen bisita astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan

12 martxoa, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Bilduko alkate guapoenaren eta Urtxuegiaren (Somotoko Erregina) herri berberekoa den gonbidatuaren bisita edukiko dugu, Txafena alegia. Astearte honetako irratsaioan, hardcore Oldschool taldeak entzuteko aukera izango dugu, Maystrike eyerball outlast eta horrelako taldeak alegia, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

Txafekin eginiko irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Metralleta taldea Guilty of Being DIY bilduman

9 martxoa, 2012

Metralleta taldea, Filferro Records zigiluak kaleraturiko Guilty of Being DIY Lp bilduman irteten da. 22 talde Europarrek osaturiko bilduma honetan parte hartu du Pertxenta abestiarekin.Lp-az gain, CDa ere ekartzen du.

Beraiekin batera, El punto devil, The Capaces, Zinc, Estricalla, Drama, Adrenalized edota Error bezalako taldeen abesti bana ere agertzen da.

Norbaiti interesatzen bazaio,errekopilatorio honen kopia batzuk ditugu salgai. Nahi duen edonork, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi besterik ez du gurekin kontaktuan jartzeko.

Humilitate taldeak Basaurin joko du larunbat honetan

8 martxoa, 2012

Humilitate taldeak, Basauriko Txarraska Gaztetxean joko du larunbat honetan, Martxoaren 10ean. Panicka Fest izena duen jaialdian jardungo da, Hell Division, Nerviosah, Diswar, Madrilgo Accidente eta Mallorkako Net Weight taldeekin batera.

Metralletak Elorrioko Gaztetxean joko du

5 martxoa, 2012

Metralleta taldeak Elorrioko Gaztetxean joko du Martxoaren 9an ostiralean. Gaueko 23:00etan hasiko den kontzertuan, Donostiako Hell Division, Asturiasko Nietos De Puta eta Mallorkako Net Weight taldeekin jardungo da. Metralletakoek gainera, kaleratu berri duten LP berria aurkeztuko dute.

Asiar biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu ZarataZarautzen

5 martxoa, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz saioan, Diskoiraakoek Asian zehar eginiko biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu. Aurreko astean hasi ginen bira hontaz hizketan baina ordu eta erdiko saioa motz geratu zitzaigun eta aste honetan jarraituko dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko Playlista HEMEN duzue. Saioa berriz, podcastean:

Diskoiraak Atabal tabernan joko du

2 martxoa, 2012

Diskoiraa taldeak Donostiako Atabal tabernan joko du bihar, larunbatean. Jarraian kontzertuaren xehetasunak:

BEER FISTING (Donostia): eskola zaharreko jarkore azkarra, zikiña ta oldarkorra!!

DISKOIRAA (Zarautz-Atapuerca): geo ta azkarro jotzen duen jarkore punk taldea

Martxoak 3, larunbata, Atabal tabernan (Amara-Donostia). Musu-truk!!!!

Hardcore kontzertu itzela Putzuzulon

29 otsaila, 2012

Martxoaren 2an, ostiralez, eta gaueko 21:00tan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxian kontzertu interesgarria burutuko da. Kontzertu afitxean, berriz, hiru musika talde.

BEARTRAP (Boston, AEB): fastcore-thrash-punka intentsitate eta energiaz betea. “God, fearing youth” debuteko kasetearen ondoren, 16 abestiz osatutako ep beldugarria atera berri dute. Galduezinak!!!! Aaaarrgghh!!!

WITCHCULT (Britania Handia): dudarik gabe, gaur egun Margaret Thatcherren lurraldeko power-violence onena da hau. Estilo hontako talde gutxi daude gaur egun. Aprobetxa!!!. Ep berria aurkeztera datoz!!!

TRAGIC VISION (Mareo, Asturias): indarra eta melodiak oso ongi orekatzen dituen hardcore taldea. Modern Life Is A War, Bane, Have Heart edo American Nightmare bezalako taldeak gustatzen bazaizkizu, hauekin flipau egingo duzu!!! Fall Down Empire, Zyklon-B, Enter, The Nightmare eta Few Lightseko jendearekin.

Disko gomendioa: Accidente – s/t

28 otsaila, 2012

B Jaunak email bidez bidali digun talde baten diska oraingoan. Accidente Madrilen sorturiko Punk Rock taldea da, emakume ahotsez osatzen dena. Eta guk dakigula lan hau dute egina soilik.

Abestiak

01. Vendiste tu yo al poder
02. Espejismos
03. Estaban solos
04. Cicatrices y recuerdos
05. Vuestra ley, vuestra trampa
06. Valiente
07. Balones Fuera
08. Madrid 2011
09. Aquí Estamos
10. Sacrificio
11. Mentiras en red

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Diskoiraaren Indonesiako biraz ZarataZarautzen

28 otsaila, 2012

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Diskoiraa taldeak Indonesia, Malasia, Filipinak eta Singapur aldean eginiko biraz jardungo gara. Irailean burutu zen bira honen inguruko informazioa emateaz gain, beraiekin batera egon ziren talde batzuren abestiak entzuteko aukera ere izango da, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Diskoiraakoekin beraien Asiar biraz egin genuen lehen irratsaioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Metralleta taldearen inguruan ZaratataraZen

27 otsaila, 2012

Urretxu-Zumarragako KKinzona irratiko ZaratataraZ irratsaioak Metralleta taldearen inguruko irratsaio berezi bat burutu dute, Tximas aske utzi zutela eta. ZarataZarautzen konpetentzia den saioak, Tximasen taldea denaren abesti batzuekin saio berezia egin du eta entzungai duzue arrosa irrati sareko webgunean edo hemen bertan, podcastean.