Astebukaera honetako beste kontzertu sorta

3 maiatza, 2011

Ohikoa den bezala, zarata kontzertuek ez dute etenik Putzuzulo Gaztetxean. Kasu honetan, kontzertu bat dugu programatua aste honetarako.

Maiatzaren 7an, larunbatean, Anti-Udaberri Fest jaialdia edukiko dugu Txekiar Errepublikako hiru talderekin. Beraiekin batera, Zarauzko talde berria den Erniakoak ere edukiko ditugu. Hemen duzue, kontzertu honetako informazioa:

ONANIZER (Txekiar Errep.): mundu osoan zehar ibili den grindkore talde mitikoa  www.myspace.com/onanizer

NOW YOU´RE FUCKED (Txekiar Errep.): australiar grindkorearen erregeak lehen aldiz gure artean  www.myspace.com/hobartgrindcore

THE BREED (Txekiar Errep.): oi! ikutu majua duen jarkore punk earra  www.myspace.com/555300451

ERNIA (Zarautz/Atapuerka): ANESTESIA, METRALLETA, DISKOIRAÄ-n jotzen duten hirukotearen estreinu bortitza!!! Boooomm!!!

antiudaberri

ZarataZarauzko hirukotea bueltan da

3 maiatza, 2011

Bi astez irratsaiorik egin gabe egon ostean, ZarataZarauzkohirukotea bueltan da. Aste honetako saioan, azken aldian lorturiko biniloei eragingo diegu eta honez gain, oraindikan Putzuzulon egiteko dauden kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

gallows2

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.

Astebukaera honetako zarata kontzertuak

28 apirila, 2011

Beste astebukaera potente bat dugu oraingoan ere. Hasteko, Apirilaren 29an, bihar alegia,  bi Zarauztar talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano tabernan. Alde batetik HILKAR: Burux Lee, Amoniako87 eta Dirtaa  taldeetan hezi ostean talde berri batekin datoz Leitza, Zarautz eta Urretxuko gure mutil kozkorrak! Trashcore, hardcore crust eta nork jakin zer gehiago eskainiko duten. Hauekin batera ERNIA: Metralleta, Anestesia, Diskoiraa eta Erantzuneko agureez osaturik datorren musika fusionatzailea. Inork bizkarreko minik badu badaki non duen errehabilitaziorik onena! Kontzertua gaueko 23:00etatik aurrera izango da.

ap_29

Bestalde, Apirilaren 30ean , larunbatean, Erantzunen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hemen duzue beraiek bidalitako idatzi txikia:

ERANTZUN taldeak 13 urte beteko ditugu iada. Konturatzerako hegan pasa dira urte guzti hauek…milaka kilometro, mila gau eta mila zarata. 13 urte lagunak egiten, 13 urte bidaiatzen, 13 urte ikasten,… eta orain urte guzti hauetan bizitutakoa ospatu nahi dugu. Orain arte bezala, lagunez inguratuta, bidelagun izan zareten guztiei omenduz.

Honetarako gau berezia antolatu dugu Apirilaren 30erako. 20ak aldera elkartuko gara Putzuzulo Gaztetxean eta afari eder bat prestatuko dizuegu urte guzti hauetako babesa eskertzeko (afaritara etorri nahi duenak izena eman mesedez). Eta afariaren ostean kontzertua!! oihuak eta amorrua putzuzulon!! Egun berezi hau betiko gogoratu nahian zuzenean grabatuko dugu.

Beraz, guretzat hain berezia den egun honetan, asko eskertuko genuke zu zeu ere bertan izatea!!! mila esker 13 urte hauetan eman diguzuen guztiagatik!!!
ERANTZUN!!

erantzun_13_urteurren_festa_web

Eta astea amaitzeko, Maiatzaren 1ean, igandean, Finlandiako Diskelma eta Frantziako Death Reign taldeen kontzertua edukiko dugu.

Bihar ere ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

25 apirila, 2011

Labi eta Xaporrak jaso behar duten urtebeteko kartzela zigorragatik eta bihar Zarautzen arratsaldeko 20:00etan egongo den elkartasun manifestazioaren ondorioz, ez dugu ZarataZarautz irratsaioa egingo. Hortaz, datorren astean itzultzea espero dugu. Ongi izan.

elkart

Disko gomendioa: Masshysteri – st (2010)

20 apirila, 2011

Blog honetan idazten duena gaixo dagoela aprobetxatuz eta aspaldian hemen diskarik jarri ez dugunez, disko gomendio berri batekin gatoz gaurkoan.

Kasu honetan, Suediako Masshysteri taldearen azken LP-a jarri dugu zuen gozamenerako. Emakume eta gizon ahotsez lagunduriko punk rock bikaina duzue honakoa. Hau ere LPan edukitzeko desiratzen gabiltza batzuk.

masshys

Abestien zerrenda

01Masshysteri del tva

02 Dom kan inte höra musiken

03 Välkommen till verkligheten

04 Beskjutna

05 Satans barn

06 Vintern

07 När botten är nadd

08 Lat dom hata oss

09 Immun

10 Spökstad

Diska jeitsi nahi baduzue HEMEN duzue.

Bi kontzertu interesgarri datozen egunetarako

20 apirila, 2011

Bi zarata kontzertu interesgarri antolatu ditugu datozen egunetarako Putzuzulo Gaztetxean. Lehena gaur bertan izango da, Apirilaren 20an,  Amurrioko Diswar eta Lasarteko Aurka taldeekin.

kartela_diswar_aurka

Bestea berriz bihar izango da Apirilaren 21ean eta bertan, Galiziatik datozen bi talde izango ditugu, eta azken momentuko talderen bat azal daiteke.


Lehenik,

-Buogh, Rock Progresiboa eginez, http://www.myspace.com/buogh

Ondoren

-Carcomedhi, desbrozadora soinuko post HC eginez, http://www.myspace.com/carcomedhi

Azkenik,

-Talde sopresa, urte askotako ibilbidea duen talde ezagun zein ezkutua.

Arratzaldetik gaita soinuekin alaituko dugu xakelen etxea, eta kontzertuekin batera, galiziko edari magikoa aterako dugu, Likor Kafea, badakizue beraz, azaldu eta gozatu!!!

Kontzertuak 20:30k aldera hasiko dira, eta sarrera 4 eurokoa izango da.

apirilak-21-1

Bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

18 apirila, 2011

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Hungariako Dance Or Die eta PFA taldeek eman behar duten kontzertuaren ondorioz, bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera edukiko duzue ohiko orduan. Datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoz.

Bide batez, aurreko astean Hilkar taldeko Dimitrirekin eginiko irratsaioa entzun dezakezue, HEMEN klik eginaz. Egun bereko Playlista ere HEMEN duzue.

Hilkar taldeko kideak ZarataZarautz irratsaioan

11 apirila, 2011

Apirilaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko lagunak edukiko ditugu. Leitza, Zarautz eta Urretxu aldeko jendearekin osaturiko Trashcore talde honek bere lehen lana kaleratu berri du eta diska honen inguruan mintzatuko gara gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Ez ahaztu beraz, FMko 99.3a sintonizatzea.

hilkar

Kontzertuek ez dute etenik Putzuzulon

11 apirila, 2011

Aurreko astean eduki genituen kontzertuak alde batera utziz, asteazken honetarako ere sekulako sesioa dugu. Hemen duzue Apirilaren 13ko kontzertuaren propaganda:

CROSSOVER THRASH ERAUNTSIA!!!
PARASYTIC (Virginia, EEBB)
www.myspace.com/parasyticrva
thrash eta crosover nahasketa indartsua Richmond-ik zuzenean. Beste hainbat taldeetan aritutako
musikari mitikoez osatutako taldea (Alabama Thunder Pussy, Behind Enemy Lines, Cannabis Corpse, Morne, Aghast, Man The Conveyors…). All Star banda bat, zuzenean galdu ezin den taldea.
HUMILITATE (putzuzulotik)
www.myspace.com/humilitate
etxetik bertatik thrash eta hardcore nahasketa. Udan egingo duten estatu batuetako bira iritsi bitartean

euskal herriko eta kanpoko beste hainbat txoko bixitatzen izango dira. Total harrokeriya!!

parasytic_web

3 talderen kontzertua Putzuzulon

7 apirila, 2011

3 talderen kontzertua izango dugu Putzuzulon larunbat honetan, Apirilaren 9an. Honako hauek dira edukiko ditugun taldeak:

MARASME (Mallorka): Mallorkatik putzuzulora apropos datorren talde
emo-metalero galduezina.  www.myspace.com/marasme

LÖKHUL (Salamanka): Zarautzen flipau gutxi batzuei hainbeste gustatzen
zaigun betiko d-beat bortitza.  www.myspace.com/lokhul

MADELEINE (Donostia): izugarri intentsoa den post-rock modernoa.
www.myspace.com/madeleinmusika