Metralleta eta Humilitate taldeek kontzertua eskeiniko dute larunbat honetan, Apirilaren 9an Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean. Bertan, Lasarteko Despervicio eta Valentziako Recolecta pa una birra taldearekin batera. Kontzertuan ateratzen den dirua AHT-aren aurkako Borrokarako erabiliko da.
Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo
5 apirila, 2011Gaur Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertuaren ondorioz, ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo. Hala ere, kontzertura azladu ezin duenak gure errepikapen bat entzuteko aukera edukiko du.
Hortaz, datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoarekin.
Iñor Ez taldeak Moganbon joko du
4 apirila, 2011Iñor Ez taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan joko du asteazken honetan eta guri mezutxo hau iritsi zaigu.
Asteazkena, Apirilaren 6an 20:30tan – Moganbo Aretoa
Iñor Ez
Zarautz Thrashing CrustCore
La Casa Fantom
Noruega Bass & Drums and….
Datozen egunetako Putzuzuloko eta Zarauzko taldeen kontzertuak
30 martxoa, 2011Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.
Lehenik eta behin Orioko Gaztetxera joango gara. Bertan, Apirilaren 1ean, ostiralean, sekulako kontzertua antolatu dute eta. Zarauztik, Diskoiraa eta Erantzuneko lagunak hurbilduko dira Oriokoak diren Citizen Kane, Donostiako Los Santos eta Urretxuko Zaborra taldearekin batera jotzera.
Apirilaren 2an, larunbatean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera joango gara, bertan hiru talderen kontzertua izango dugu eta. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zarauzko MKT eta iparraldetik datozen Willis Drummond eta George Abitol Sex Toy Academy edukiko ditugu.
Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.
Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.
Entzun atzoko irratsaioa
30 martxoa, 2011Iada sarean duzue atzo ZarataZarautz irratsaioko hirukoteak egin genuen saioa. Inguruan izan ditugun kontzertuen berri eta Zarauztar taldeek izango dituzten kontzertuez hitzegin genuen bertan. Saioaren azken txanpan gainera, Lengua Armada zigiluaren binilo berri batzuk errepasatu genituen eta baita nobedade batzuk ere.
Saioa entzun nahi baduzue HEMEN duzue. Egun honetako Podcasta berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Nobedade berriekin jarraituko dugu beste astearte zaratatsu batez
29 martxoa, 2011Martxoaren 29ko ZarataZarautz saiorako ere nobedade berriak lortu ditugu. Hasteko, Hilkar taldearen diska berriaren kantutxoren bat jarriko dugu. Zarauztarrek CD bat atera dute eta lehen doinuak entzuteko parada izango dugu.
Honez gain, Lengua Armada zigiluaren binilo batzuk ere ekarriko dizkigu B Jaunak. Guzti honez gain, Putzuzulon antolatuak ditugun kontzertuez ere mintzatuko gara. Besterik gabe, gaueko 21:30ak arte!!
Entzun atzo egin genuen saioa
23 martxoa, 2011Atzo egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue iada. Ordu eta erdi luzez, historiako sarraski nuklearrak gogoratu genituen hainbat musika talderen abestirekin. Honez gain, agendari ere errepasoa egin genion eta azken nobedade batzuk ere entzun genituen.
Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko taldeen astebukaerako kontzertuak
22 martxoa, 2011Asteburua gertu dago eta Zarauzko zarata taldeek kontzertuak izango dituzte egun hauetan.
Hasteko, estreineko kontzertua edukiko duen talde berri batekin hasiko gara. Martxoaren 24ean, ostegunean, Ernia taldearen estreinekoa edukiko dugu Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Anestesia eta Metralleta taldeetan ibilitzen diren jendeaz osaturiko formazio berria dugu honakoa eta Mogambon lehen astinduak emango dituzte. Beraiekin batera, Asturiastik datozen Gobierno Militar taldeak ere joko du.
Honez gain, Martxoaren 26an ere beste kontzertu interesgarri bat edukiko dugu Irungo La Casita Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Humilitate, Surfin Kaos, Memo eta Estricalla taldeek joko dute.
Eta amaitzeko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.
Nobedade berriez eta inguruko kontzertuez mintzatuko gara
21 martxoa, 2011Martxoaren 22ko ZarataZarautz irratsaioan, esku artean ditugun nobedade berriez eta datorren asteetan inguruan izango ditugun kontzertuez mintzatuko gara.
Honez gain, irratsaioaren bigarren zatian, Japonian izan den ezbehar nuklearraren inguruan ere mintzatuko gara, urteetan zehar talde ezberdinek egin dituzten kantuen inguruan. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta internet bidez ere entzun ahalko duzuela, HEMEN klik eginaz.
Entzun Igorrekin eginiko irratsaioa
16 martxoa, 2011Atzo Bad Religion taldearen inguruan eginiko irratsaioa sarean dago iada. Igor Leerekin bi ordu luzez hizketan ibili ginen talde mitiko honen inguruan. Gogoratu beste saio bat egingo dugula falta den diskografiari errepasoa egiteko.
Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download












