Entzun Elektropeñarekin eginiko saioa

13 urtarrila, 2010

Atzoko ZarataZarautz saioan ElektroPeñaren bisita izan genuen. Gustoko duen musika entzuten egon ginen ordu eta erdi luzez. Atzokoan, Paz Vegan, Tragedy, Ekkaia eta Derrota bezalako taldean entzuteko aukera izan genuen. Ohiko telefono deia ere izan genuen eta Paz Veganeko gitarjolearekin ere solasalditxoa egin genuen.

paz

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Erantzun eta Burux Lee taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan

13 urtarrila, 2010

Erantzun eta Burux Leeko lagunek kontzertuak izango dituzte datorren astebukaera honetan.

Erantzundarrak, Asturias aldera joango dira , bi egunetan zehar burutuko den Villacore 2010 jaialdian joko dute. Ostiralean joko dute Erantzundarrek Trustnothing, A.D., Inside me, Brutus eta Brigada taldeekin.

villacore2010

Burux Leek berriz, Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan joko du. Festa hau larunbatean izango da, Urtarrilaren 16an Gasteszena aretoan, Egian. Kontzertuak eta DJak bi aretotan izango dira eta Burux Leekoek areto txikian joko dute, Rockeremuan. On Benito, Loan, Master & Servant eta DJ Naturistarekin batera ariko dira.

festa2010-kartela

Disko gomendioa: Karkaba – Beldurrik gabe (2008)

12 urtarrila, 2010

Aspaldian igo nahi nuen diska da Karkabakoek 2008an kaleratu zuten Beldurrik gabe Lp-a. Eta hara non gaur blog batean sartu eta igota ikusi dudan.

Esan bezela, Karkabaren azken lana da hau Lp eta CD formatuan kaleratua izan zena Teletetxo Records eta No Thanks Records zigiluen laguntzaz. Aurreko EPa bezela, ostia txarrarekin eginiko lana da, entzutea merezi duena.

karkaba2020beldurrik20gabe20azala

Abestiak

01 Gizartea
02 La Culpa Os Corroe
03 Improductivos Seres
04 Hireak Egin Dik N
05 Ni Ez Nahiz Herritar Bat
06 Obreritos
07 Azken Baserritarra
08 Eskizofrenia
09 Artista Putie
10 El Punk
11 Nere Eskuek
12 Beldurrik Gabe
13 Malestar
14 Grasas Einda
15 Sabeis Comportaros
16 Viejas Lacras

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa prest dago

12 urtarrila, 2010

Urteko lehen ZarataZarautz prestaturik dugu iada, gaur gauen zuen belarriak berotzeko. Urtarrilaren 12ko saioa bi zatitan banatuko dugu gainera. Lehenik, Audientzia Nazionalera deituak izan ziren bi lagunei eskeinita, errepresioaren inguruko kantauk jarriko ditugu gure uhin libreetan.

muttur

Honen ostean, gonbidatu berezi bat izango dugu gure gela arroxean. Kaiolatik saioko esataria den eta Dirtaa taldean abesten duen Elektropeña izango dugu, gustatzen zaion musika jartzen (Ekkaia ezik noski).

Beraz, beti bezala, gaur gauean, 21:30etatik aurrera zaratarekin zita bat duzue.

Burux Leek Txarraskacore 2.0 jaialdian joko du

8 urtarrila, 2010

Burux Leeko lagunek, Basauriko Txarraska Gaztetxeko Txarraskacore 2.0 jaialdian joko dute larunbat honetan, Urtarrilaren 9an.

burux

Arratsaldeko 20:30etan hasiko den kontzertuan, Zarauztarrez gain beste lau taldek joko dute. Tartean, Spandau Bullet Bilbotarrak, disko berria besazpian dutela ariko dira Basaurin. Beraiekin batera, hirikideak diren Critikers eta Kräter taldeek ere joko dute. Bertan joko duen azken taldea, Meido izango da, hauek ere Bilbotarrak.

Tamara askatu!!!

7 urtarrila, 2010

jhhjhj

Hitzak soberan daude…

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

5 urtarrila, 2010

Urteko lehen ZarataZarautz irratsaioak itxaron egin beharko du. Konpromezu ezberdinengatik, B jauna eta Laugun Izoztua ez dira arraioko gela arroxean egongo. Hala ere lasai, datorren astean itzuliko gara eta.

Dictadura taldeak The Libyans taldearekin joko du

4 urtarrila, 2010

Urtarrilaren 7an galdu ezinezko kontzertua izango duzue Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko betikoen eskutik, hardcore punk doinuak izango dituzue entzungai. Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, etxekoak diren Dictadura taldea izango da.

lybians-cartel

Hauen ostean, Europar biran dabiltzan The Libyans taldea izango dugu. Bostongo taldeak, Emakume ahotsez bustiriko punk doinuak lantzen ditu. Urtarrila guztian zehar Europan barna ibiliko dira kontzertuak eskaintzen eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Zarauzkoa izango da.

Urtea ongi hasteko kontzertua Putzuzulon!

30 abendua, 2009

Urtea behar den bezala hasteko kontzertua antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtarrilaren 3an eta gaueko 21:30etatik aurrera, bi talde interesgarri ikusteko aukera izango dugu Zarautzen.

jan_defona

Lehenak oholtzara igotzen, Bilbotarrak diren Jodida Actitud Normalizango dira. Talde benetan mitikoa da J.A.N. 1994tik Hardcore Punkari ematen dabiltza Euskal Herriko txoko ilunenetan.

Hauen ostean, ONU baino herri gehiagotako jendez osaturiko Cop De Fona taldeak joko du. Espainiar Estatuan bira txiki bat burutzen dabiltza gabonetan eta Putzuzulon bigarren aldiz izango ditugu jotzen.

Sarean da Toritorekin eginiko irratsaioa

30 abendua, 2009

Atzo Dani Toritorekin egindako irratsaioa sarean dago iada. Ordu eta erdiz azken aldiko Crust doinu gogorrenekin zigortu zigun Toritok. Talde gehienak Estatu Batuarrak izan ziren baina sorpresaren bat ere eraman genuen. Betiko moduan, ohiko lehiaketa eta entzuleen mezuak jaso genituen.

kamikaze2

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Egun honetako Playlista berriz, HEMEN.