Archive for the ‘Diskoiraa’ Category

Labiri omenalditxo bat egingo diogu

Asteartea, apirila 24th, 2012

Asteazken honetan Labi eta Xaporra kartzelatik irtengo dira bertan urtebete egin ondoren. Mila aldiz salatu dugu zein arrazoigatik giltzaperatu zituzten eta ez gara berdina behin eta berriz errepikatzen ibiliko. Baina bai gogoratu nahiko genuke ostiral honetan, Apirilaren 27an gure lagun, Txixaparraztako kide eta Vistalegre kide den Labiri omenaldi txiki bat egingo diogula Zarauzko Arrano tabernan. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 12 taldek joko dugu bertan. Txixaparrazta, Erantzun, Metralleta, Humilitate, Diskoiraa, MKT, Dirtaa, Hilkar, B.A.F., Inor Ez, Ernia eta Napalm taldeak joko dugu.

Kontzertuak gaueko 01:00etarako amaitua egon behar du eta hortaz dena ziztu bizian joango da.

Astebukaera honetako Zarauzko taldeen kontzertuak

Ostirala, martxoa 16th, 2012

Astebukaera berri bat dugu aurrean eta Zarauzko zarata taldeek kontzertu batzuk eskeiniko dituzte. Hasteko, gaur bertan Erantzun eta Metralleta taldeek kontzertua izango dute Ordiziako Kirkil tabernan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Bestetik larunbatean ere kontzertu itzela izango da Laudioko Orbeko Etxean. Bertan lau taldez gozatzeko aukera edukiko duzue. Kantabriako CrisisChrist, Bilboko Boa Morte eta Zarauzko Diskoiraa eta Metralleta berriz ere.

Diskoiraak Atabal tabernan joko du

Ostirala, martxoa 2nd, 2012

Diskoiraa taldeak Donostiako Atabal tabernan joko du bihar, larunbatean. Jarraian kontzertuaren xehetasunak:

BEER FISTING (Donostia): eskola zaharreko jarkore azkarra, zikiña ta oldarkorra!!

DISKOIRAA (Zarautz-Atapuerca): geo ta azkarro jotzen duen jarkore punk taldea

Martxoak 3, larunbata, Atabal tabernan (Amara-Donostia). Musu-truk!!!!

Humilitate eta Diskoiraa taldeak Bergarako Tapoi Fest-en

Asteartea, otsaila 7th, 2012

Zarauzko Humilitate eta Diskoiraa taldeek Bergarako Tapoi Fest jaialdian joko dute, ostiralean, otsailaren 10ean. Txapa irratiko Jar itzazu Tapoiak irratsaioak Bergarako Gaztetxean antolaturiko bi eguneko jaialdiak honako talde haue edukiko ditu:

Otsailak 10 Ostirala
Humilitate
Diskoiraa
Vitesee
Yaw
+ Dj Zarata

Otsailak 11, larunbata
Fly shit
Necesidad de luchar
J.A.N.
Garganboig
Adrenalized
Keep digging
+ Dj 90seg

Ernia eta Diskoiraa taldeek Ordizian joko dute

Asteazkena, otsaila 1st, 2012

Otsailaren 3an, ostiralean, bi Zarauztar talderen kontzertua izango da Kirkil Tabernan. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ernia eta Diskoiraa taldeak egongo dira tabernako hormak mugiarazten.

Humilitate eta Diskoiraa Arrano tabernan joko dute

Ostirala, urria 7th, 2011

Uda honetan biran egon diren Diskoiraa eta Humilitate taldeak Zarauzko Arrano Tabernan joko dute Urriaren 11ean, asteartean. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da.

urriak11_arrano_web

Diskoiraaren Asiar birako bideo batzuk ikusgai daude iada

Asteartea, urria 4th, 2011

Diskoiraa taldeak Asian zehar egindako biraren bideo batzuk ikusgai daude iada sarean. Konkretuki, Singapurren emandako kontzertuaren irudiak eta bertan egindako elkarrizketa duzue entzungai. Gogoratu, bira honen dokumentala prestatzen gabiltzala iada eta ahal bezain pronto kalean izango dela.

Elkarrizketa:

Kontzertuko irudiak:

Transicion eta Diskoiraa Putzuzulon!!!

Astelehena, urria 3rd, 2011

Asteazken honetan, Urriaren 5ean, bi zarata talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Lehenik, Diskoiraako jendea edukiko dugu taula gainean. Asiako bira eta gero utzi egingo zutela esan bazuten ere, zoritxarrez ez dute hitza bete eta asteazken honetan edukiko ditugu. Beste taldea, Bartzelonako Transicion taldea da. Ekkaia eta Leadershit bezelako taldeetan ibilitako jendea dugu, Rock & Crust bikaina egiten.

transicion_web

Gogoratu kontzertuak 23;00etarako amaitua egon behar duela, beraz puntual etortzea eskertuko dugu.

Klatenetik maitasunez

Igandea, iraila 11th, 2011

Gaurkoan bai. Denbora apur bat gehiago dugu idazteko eta lehen asteko laburpen txiki bat egiteko aprobetxatuko dugu. Gaur Klatenen gaude, eta Diskoiraakoak hemendik 30 batera edo hasiko dira sauna batean jotzen.

p1000701

Gure lehen astea oso mugitua izan da. Zarauzko herri guztiak iada jakingo duen bezala, Singapurreko aireportuan 8 orduz zain egon eta gero, Bangkokerako hegazkina galdu genuen. Hortaz, 27 orduz,  aireportuan bertan geratu behar izan genuen gaupasoi bortitz bat eginez eta bertako konpainia guztiak bisitatuz. Azkenean hegazkin bat lortu eta ez dugu kontzerturik galdu.

Denetariko lekutan jo dugu hemen. Tren geltoki batean, mendian, 2 metro karratuko gelatxo batean… baita unibertsitateko kanpus batean ere. Jendea oso adeitsua da hemen, batzuetan gehiegi eta guzti. Garbi ikusten da okzidentalak ikustera ez daudela ohituta, eta gutxiago 1,90 metroko mutil eleganteak ere…

Batzuek, Rafa bera jainkotzat hartzen dute, duen bizar eta ile luzeagatik. Ongi ezagutuko balute…

Dagoeneko Indonesiako 30 talde inguru ikusi ditugu, hemen kontzertuak 10 taldetatik gora izaten direlako. Erreportaia txiki bat ere egiten ari gara eta bueltakoan DVD txiki bat egin nahiko genuke. Horretarako Bejondeigula produkxionsen laguntza ezinbestekoa izango da. Lagun Izoztua eguneroko bat ere osatzen dabil, B jauna bezala, ea bertatik informatzeko zerbait txukuna ateratzen dugun ere.

Oraingoz besterik ez, agian Urrian elkar ikusiko gara. Bitartean gaizto ibili

Indonesiatik!!!!

Larunbata, iraila 10th, 2011

Aste bete pasa eta gero hemen gaude Diskoiraakoak, Rafa eta Lagun Izoztua. Aste oso frenetikoa eduki dugu eta ia ez dugu denborarik izan webgunea aktualizatzeko baina hemen duzue Bandungen ateratako argazkitxo bat, bizirik gaudela ikusteko.

p1000756