Archive for the ‘Ezereza’ Category

Diskoiraa eta Ezereza taldeek kontzertuak dituzte

Asteazkena, maiatza 12th, 2010

Diskoiraa eta Ezereza taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan. Ezerezako lagunek, Amurrioko La Cuadra etxean joko dute Maitatzaren 15ean, larunbatean. Bertan, beste lau talderekin joko dute, Habemus Kaos, Annunaki Revenge, Down To Agony, Fabrika de Idiotas taldeekin hain zuzen ere.

1273431015810_f

Diskoiraakoek berriz, Putzuzulo Gaztetxean joko dute Bartzelonako Amenaça taldearekin, igandean, Maiatzaren 16an.

amenaca_diskoiraa-copia

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

Ostirala, apirila 23rd, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Zubi honetako kontzertuak

Osteguna, martxoa 18th, 2010

Zubi honetarako ere kontzertu ugari ditugu gure inguruan. Hasteko, gure irratsaioan haipatu bezala 4 taldek joko dute Putzuzulon, Ezereza Dirtaa, KaosarenerasoaK eta Pancake Estatubatuarrek.

pancake

Honez gain, Ostiralean ere Zarautzen geratzeko haitzakia paregabea duzue, Zarauzko Arrano Tabernan kontzertu oso interesgarri bat egongo delako. Bertan, Orioko Arrautz Ustelak eta Mallorkako Quartermass taldeak egongo dira gaueko 22:30etatik aurrera.

arrano_martxoak19_web

Amaitzeko, Mogambo Aretoko kontzertu baten berri eman behar dizuegu. Bertan, Zarauztarrak diren Ezereza eta Burux Lee taldeek joko dute, Amurrioko Fabrica de Idiotas taldearekin.

burux_lee_mogambo_20_marzo

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

Astelehena, otsaila 15th, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

Osteguna, iraila 24th, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Astebukaerako kontzertu sortak

Ostirala, iraila 18th, 2009

Astebukaera hau pontente dator Zarauzko talde batzuentzat. Ostiral eta larunbatean kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue. Gaur esaterako, Humilitate eta Ezereza taldeek Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute Bergarako Fly Shit eta The Clash taldearen bertsioak egiten dituen talde batekin.

albizio

Larunbatean berriz, Irailaren 19an, Erantzun taldeak Iruñako Gazte Egunean joko du, bertako polizia Munizitalak uzten badio behintzat.

ZarataZarautz irratsaioaren 3. urteurrena ospatuko dugu

Asteazkena, abuztua 5th, 2009

3 urte daramatzagu jendearen belarriak berotzen zaratazarautzen, zarauzko irrati librean, Arraio irratian. 3 urte diy eszenaren talde berriak ezagutarazten, taldeei zein pertsonei elkarrizketak egiten, gure herriko talde zaratatsuak ezagutarazten, erakusten diy eszena ez dela musika bakarrik, konpromisoa eta ilusioz zu zeu zure gauzak egitea dela ere bai. Blog hau ere ireki dugu non diska gomendiak daude eta zarauzko punk hardcore taldeen informazio guztia bilatu dezakezu. Hau dana beti ere humorez bustita, gure ohiko arazo teknikoekin…. jjejejeje

Hiru urte zaratatsu hauek ospatzeko kontzertu/festa bat antolatu dugu Putzuzulo amets fabrikan, abuztuaren 10ean, astelehenean, 18tatik aurrera:

abuztuak_10

Ezereza: Zarauzko taldea, beste talde askotan parte hartzen duen jedeaz osatua (erantzun, diskoirää, Metralleta…). Hardcore punk azkarra melodiaz bustita.

Etacarinae:: Barnako kaletatik crust bortitza jorratzen duen taldea, minibira bat egiten ari dira estatu mailan Born/dead-ekin.

Born/dead: Hirugarren aldiz etortzen dira crusti hauek Euskal Herrira, punkcrust brutala eta konprometitua.

Puntual xamar hastea nahi dugu kontzertua (ahal dugun neurriyan) auzoko festak direlako. Parrilada veganoa izango dugu, txosnak, zarata, izerdia eta negar malkoak. Grabatzen saiatuko gera, badakizu dotore etorri…..

Gonbidatuta zaude!!!!!!!!!!!!!!!

Asteartero 21:30tatik 23ta zita zaratatsu bat duzu 99.3an

Zarauzko musika taldeen argazki erakusketa Photomuseumen

Osteguna, ekaina 4th, 2009

Ekainaren 2tik 21era bitartean ’Rockaren aztarna Zarautzen’ argazki erakusketa izango da Photomuseumen, herriko historian izan diren musika taldeen hainbat irudirekin. Bertan noski, ZarataZarautz osatzen duten hainbat talde eta “musikarien” irudiak aurkitu ahal izango duzue.

ziula

Hala ere gogoratu nahi dizuegu, erakusketa ikusteko ordaindu beharra duzuela, ostiraletan izan ezik, egun horretan debalde izaten da eta.

Honen arira, zenbat diru jasotzen dute Rockumentala antolatzen dutenek? eta zenbat urte osoan zehar Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean edota Herriko Tabernan ekitaldiak antolatzen dituztenek? Zer laguntza mota ematen zaie? Zuen erantzunen zain geratzen gara

Humilitate eta Ezereza taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dute.

Osteguna, maiatza 28th, 2009

Badira hilabete batzuk, Zarauzko Arrano taberna berpizten hasi direla ekintza ezberdinekin. Arranopola Kultur Ekimenaren bitartez, kontzertu, hitzaldi, diaporama eta beste hainbat gauza burutzen ari dira urtarriletik.

arrankartel

Ekintza hauekin jarraituz, Maiatzaren 29an, ostiralean eta gaueko 23:00etatik aurrera, zarata kontzertu itzel bat izango dugu. Bertan, Zarauzkoak diren Ezereza eta Humilitate taldeak ikusteko aukera izango dugu.

Ezerezakoek, Apirilean eman zuten lehen kontzertua putzuzulon eta orain bigarren kontzertuarekin datoz. Hardcore eta punk doinu biziak nahasten dituzte ahotsari melodia ikutuak emanez, musika freskoa eta amorruz betea.

Humilitateko HEAVYek berriz, Hc-thrash doinuak jorratzen dituzte. Hauek ere apirilean egin zuten estreinua eta kontzertuetan buru belarri sartuta dabiltza. Udan europan zehar bira egitekoak dira eta grabatu berri dituzten 6 kantu ere laixter kalean izango direlakoan lanean dabiltza.