Humilitate taldeak Markinan joko du
ostirala, 14 urtarrila, 2011Humilitate talde Zarauztarrak Markinako Akerbeltz Gaztetxean joko du bihar, Urtarrilaren 15ean. Beraiekin batera, Bermeoko Powerflip taldeak joko du.
Humilitate talde Zarauztarrak Markinako Akerbeltz Gaztetxean joko du bihar, Urtarrilaren 15ean. Beraiekin batera, Bermeoko Powerflip taldeak joko du.
Erantzun eta Humilitate taldeek, Espainiar bira txiki bat burutuko dute datorren zubian. Oraingoan bai Xatour izena jarri dioten bira honetan, Zaragoza, Bartzelona, Mallorka, Valentzia, Madril eta Soraluze zapalduko dute.
Bi taldeek igorri diguten mezutxoa duzue honakoa:
Hemen gaituzue beste behin bira berri baten berri emateko. Humilitatekook urrian europear biran izandako arazo mekaniko eta buruhauste guztiak oraindik konpondu gabe eta berriz ere errepidean izango gara. Oraingo honetan HUMILITATE eta ERANTZUN taldeok biok batera egingo dugu bira iberiar penintsula eta balear irletan.
Mallorka, Bartzelona, Valentzia eta Madrilen emango ditugu kontzertuak. Humilitateren 3. bira izango dugu honakoa. Europan zehar bi bira egin ostean eta Euskal Herriko txoko gehienetan autoprodukzioz ateratako cda aurkeztu ostean errepidean gara berriz. Hainbat kantu berri sartu ditugu errepertorioan eta abesti berri horiek zuzenean aurkezteko gogotsu gaude. Erantzun taldeari dagokigunez, Europan, Hegoameriketan eta makina bat aldiz ibili eta 5 diskaren ostean hemen gatoz urteko bigarren bira egitera. Alemanian izan ginen apirilean eta orain taldearentzat 3.iberik croket tourra denari ekingo diogu. Taldeak bizirik dirauen 13 urteetan zehar sarritan bixitatutako tokietara itzuliko gara eta hortzak zorrotz ditugu iada.
Beste astebukaera bat iritsi da eta Zarauzko hainbat taldek kontzertuak dituzte iragarrita.
Lehen zita, Andoaingo Gaztetxean izango dugu. Ostiralean, Azaroaren 26an, Humilitate, Burux Lee eta Fly Shit taldeen kontzertua izango da. Burux Leekoentzat gainera, kontzertu berezia izango da, beraien ibilbidearen amaierakoa izango da eta.
Larunbatean ere, Zarauzko bi taldek izango dute kontzertua. Kasu honetan Donibane-Ziburuko Gaztetxean izango da. Putzuzulo Gaztetxeko eta bertako asanbladak antolaturiko egitarauaren barruan, Diskoiraa eta Metralleta taldeek kontzertua eskeiniko dute George abitols dirty sex toy academy eta The MC Fly taldeekin.
Eta amaitzeko, igandean, Azaroaren 28an, Beasaingo Gaztetxean ere kontzertua izango da. Kasu honetan, Diskoiraa eta Metralleta taldekoak izango ditugu berriro ere Transicion taldearekin.
Humilitate taldeak Mogambo Aretoan joko du Azaroaren 22an astelehenean. Beraiekin batera, Europar biran datozen Wehrmacht talde Estatubatuarrak joko du.
Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta puntual azaltzea asko eskertuko da.
Humilitate talde Zarauztarrak Beasaingo Melmak Gaztetxean joko du Azaroaren 8an, astelehenean.
Beraiekin batera, Bartzelonako Infame Hardcore Punk taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 20:00etan hasiko da.
Mundurateko zerbitzaria berreskuratu dugun honetan, Humilitate eta Burux Lee taldeek burutu behar duten Europar biraren informazioa eskeintzeko aprobetxatuko dugu.
2009ko abuztuan bezalaxe, bi taldeak biran doaz beste behin elkarrekin. Urriaren 7an piztuko dute furgonetako motorra eta urriaren 8an joko dute lehen kontzertua Italiako La Espezia hirian. Bertan, Vandana Fest jaialdian joko dute. Handik, Europa ekialdera egingo dute salto eta 4 egunez Eslovenia eta Croazian izango dira. Handik Alemaniara egingo dute salto, Munich-eko Kafe Marat gunea bisitatuko dute Urriaren 13an. Urriaren 14ean, Alemanian bertan joko dute baina Kastle hirian, mendebaldean.
Humilitate eta Burux Lee taldeek kontzertua eskeiniko dute Orion, bertako Gazte Asanbladak antolaturiko gazte egunean. Kontzertua, gaueko 22:30etan hasiko da plazan eta beraiekin batera 3gabe2 taldeak joko du.
Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.
Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.
Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.
Beste astebukaera mugitu bat dute Zarauzko taldeek oraingoan ere. Ostiralean, Apirilaren 23an, kontzertua izango du MKT taldeak Azkoitiako Matadeixen. Honez gain, Humilitate taldeak ere Balmasedako herriko tabernan joko du Tres41 taldearekin.
Larunbatean berriz, Erantzun taldearen txanda izango da, Bermeoko Nuntxaku zentruan joko dute eta Urbangrind, Titadine eta Mitosia taldeekin.
Martxoko lehen astebukaera kontzertu askorekin dator zaratazaleentzat. Ostiralean esaterako, bi kontzertu interesgarri egongo dira. Lezoko Txerrimuñon, Diskoraa, Karkaba eta Toil taldeen kontzertua egongo da. Kontzertu hau gainera, Zintzilik Irratiaren antena berria erosteko dirua ateratzeko da.
Egun berean, baina Bermeoko Nuntxaku Zentruan, Zarauzko Humilitate, Bermeoko Powerflip eta Mallorkatik datozen Mostros taldeak ariko dira.
Larunbatean berriz, Martxoaren 6an, kontzertu oso interesgarri bat izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Sorginak eta Bilgune Feministak antolatuta, Mostros eta Las hijas de la Evasion taldeak jardungo dira.
Kontzertu sorta honekin amaitzeko, larunbatean bertan beste zita zaratatsu bat izango duzue Lobato Etxean. Kasu honetan, Tres 41, Ulu, KaosarenerasoaK eta Nazkazakatuak taldeak joko dute. Honen ostean DJ sesioa egongo da Andoni eta Axiommyren eskutik.