Metralleta eta Dictadura taldeek beraien diska aurkeztuko dute zuzenean

6 ekaina, 2012

Metralleta eta Dictadura taldeek beraien diska berriak “aurkeztuko” dituzte zuzenean astebukaera honetan. Lehen kontzertua Getariako Gaztetxean izango da, ostiralean, ekainaren 8an. Bertan, Donostialdeko Achtung eta Bartzelonako Glam taldeekin egongo dira.

Larunbatean berriz, Orioko Gaztetxean izango da kontzertua talde berberekin. Orioko gaztetxean atera behar duten aldizkari bat aurkezteko kontzertua antolatu dute eta lau taldeez gain DJ Latigo eta DJ Elektropeña ere izango dira.

Humilitate taldearen astebukaera honetako kontzertuak

5 ekaina, 2012

Humilitate taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena Andoaingo Gaztetxean izango da ostiralean, Ekainaren 8an, Zarauzko Hilkar eta Gasteizko More Too taldeekin batera.

Bigarrena berriz larunbatean izango da, Berako Kaxerna Gaztetxearen urteurrenean.

DJ JP berriz ere ZarataZarautzen

5 ekaina, 2012

Ekainaren 5eko ZarataZarautz irratsaioan DJ JP edukiko dugu berriz ere gurean. Gaurko saioan, Perkoro zigilu alemaniarrari egingo diogu errepasoa. Diavolo Roso, Morser, Tumult edo Freak Show bezalako taldeen doinuak entzun ahalko dituzue beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue beti bezala. Playlista berriz HEMEN.

Juanma izan genuen atzoko ZarataZarautz irratsaioan

30 maiatza, 2012

B Jaunaren faltan, Juanma eduki genuen gonbidatu bezala ZarataZarautz irratsaioan. Atzo, txakur edo otso izena duten taldeei egin zien errepasoa, Wolfpack, Wolfbrigade, Lobo electrico, Slaugther and the dogs…

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Humilitate taldeak kontzertuak ditu astebukaera honetan

23 maiatza, 2012

Humilitate taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena ostiralean izango da, Operacion Guso izeneko jaialdi batean joko dute Lezoko Txerrimuño etxean Happy End, Uroboru eta I am Acuse taldeekin batera

Eta larunbatean berriz Soraluzeko Gaztetxean…

17:30etan
bazkalosteko kafea goxatzeko plan zoragarria!!! eta ondoren Bergarako festak!!

RENE BINAME
[Suitza eta Belgikatik datorren taldea, aurrez Mossu Raya bezalako taldeekin bisitatu izan gaituzten musikariak]

KUMA NO MOTOR
[iparraldetik datorkigun taldea, Rodeo idiot Engine eta beste hainbat proiektuetan jardundako jendillajearekin]

ENTERPRISE
[hauek ere iparraldetik datozkigu, baten prezioan bi!!!]

HUMILITATE
[zarauztik urtero Soraluze ingurura bixita huts egiten ez duen thrashero kuadrila]

Penadas Por La Ley, Kamiada eta Fertil Miseria Putzuzulon

23 maiatza, 2012

Maiatzak 27 Igandea, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean:

-Penadas Por La Ley, emakumez osaturiko punk talde beteranoa Argentina/Bilbotik http://www.myspace.com/penadasporlaeyfans

-Kamiada, AnarkoPunk indartsua Berlinetaik http://kamiadapunk.wordpress.com/

-Fertil Miseria, 20 urte egurra ematen, punk gordina Kolombiatik http://www.myspace.com/fertilmiseria

Bide batez, gogoratu afaria egongo dela borondatearen truk eta dirurik ateratzen bada poliziak jarritako multa batzuk ordaintzeko izango da. Kontzertua 19:00tan hasiko da PUNTUAL

Ruins, Yaw eta Rene Biname Putzuzulon

22 maiatza, 2012

Aurtengo Maiatza ere ikaragarri betea izan dugu eta hilabeteari bukaera kontzertu eder batekin emango diogu. Hiru talde izango ditugu oholtzan ilunean,

Maiatzak 24 Osteguna, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean:

– Ruins, Alemaniatik, hardocre iluna aldaketa ederrekin http://www.blacksquares.de/

– Yaw, Donostiatik, post hardcore indartxua,azken lana aukerzteko irrikaz, http://yawdonosti.bandcamp.com/

– Rene Biname, Belgikatik, punk rock arina, http://www.aredje.net/biname/

Kontzertua 21:00tan hasiko da, 23:00etan bukatu behar duelako, Sarrera 4 € takoa izango da.

Beste astearte zaratatsu baterako prest gaude

22 maiatza, 2012

Asteartea iritsi da eta ZarataZarauzko lagunak prest dugu. Ohiko agendari errepasoa egiteaz gain, Putzuzulon egongo diren kontzertuen inguruan hitzegingo dugu eta nola ez, gustoko dugun musika ere jarriko dugu. Gaurkoan Krixpin eta Lagun Izoztua bakarrik egongo gara gure gela arroxean baian umorea ez da faltako. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue klikatu ezazue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Monologoen ostean ZarataZarautz irratsaioa

15 maiatza, 2012

Arraio Irratiaren urteurrena dela eta, Aitor Nabarro eta Jon Plazaola edukiko ditugu gaur Putzuzulon, pare bat monologo eginaz. Horregatik, gaurko ZarataZarautz irratsaioa beranduxeago egingo dugu seguruna. Gainera, Lagun Izoztua ez da bertan egongo. Baina lasai, Krixpin eta B Jauna bertan egongo dira eta zarata apur bat jartzen.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Labi eta Xaporraren ongietorri kontzertuko bideoak

11 maiatza, 2012

Apirilaren 27an Labi eta Xaporrari ongietorri kontzertu bat egin genien herriko 13 taldek. Apur bat berandu bada ere hemen dituzue egun horietako irudiak:

MKT

Dirtaa

Hilkar

Napalm Beach

Inor Ez

Erantzun

Humilitate

Diskoiraa

Metralleta

B.A.F.

Ernia

Anestesia

Txixaparrazta

Esker bereziak Bejondeigula Produkxionsi!!!!!