gure lagun handia den Xulio mexikarra atxilotua izan da Los Angelesen. Orain, kartzelan dago eta deportatua izateko arriskua du.
Badakit bizitza azeleratu honetan kosta egiten dela minututxo bat hartzea. Baina mesedez eskatzen dizut, ahal baduzu, minututxo
hori hartu eta ondorengo link honetako manifestuarekin bat egitea. Klik bat egin eta datu txiki batzuk betetzeko besterik ez dizut
eskatzen. Xulio eta bere senideek eskertuko dizute. Eta nik ere bai.
Gure lagun bati 4000 euro eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Hau dela eta, Zaratazarautz kolektiboak, ostiral honetarako bertarako Elkartasun jaialdia antolatu dugu Putzuzulo Amets Fabrika, Zarauzko Gaztetxean. Helburua gure lagunarentzat dirua ateratzea izango da eta horretarako denon beharra izango dugu egun gutxi hauetan jaialdi honen berri eman eta zabaltzeko. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta Nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko. Mesedez, lagundu iezaguzu mezua zabaltzen, eta ostiralean bertan ikusiko garelakoa.
Arraio Irratiaren urteurrenaren atarian ez dugu gonbidaturik izango ZarataZarautz irratsaioan. Baina lasai, ohiko hirukotea asteartero bezala bertan egongo da belarriak astintzeko gogoz. Gaurkoan, Humilitate, Estricalla, Zinc, Mostros, Mundo Muerto eta beste hainbat talderen doinuak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko saioa entzuteko, klikatu ezazue podcastean. Playlista berriz HEMEN duzue.
Norbegiar hauen bi Ep jarri genituen aurreko batean baina honako diska hau ere jarri beharra dugu oraingoan, gehienbat Lagun Izoztuari sudurraren puntan jarri zaiolako. Life… But How To Live It? taldearen Ugly diska duzue jarraian, 1992koa okerrik ezean. Hardcore Punk bikaina emakume ahotsez eginikoa, aurkezpenik ez du behar baina badaezpada…
Abestiak
1 Bite That Hand
2 Ugly
3 Sweet Dreams
4 Pityful
5 Come Back
6 Barefoot In The Snow
7 Respond
8 Thinner
9 Comrade Mid-Class
10 Dark
11 Nothing At All
Zintzilik IrratikoLepotik Zintzilik irratsaioan, Zarauzko taldeen errepasoa egin dute aste honetan. Estigia, Anestesia, Folkcore, Burux Lee, Erantzun, Metralleta, Diskoiraa, Iñor ez, Dirtaa, Humilitate, Zulo edo Thrashgression bezalako taldeen doinuak jarri zituzten atzo asteazkenean.
Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Eta milesker irratsaioa burutzen duzuenoi!!!!
Metralleta eta Humilitate taldeek kontzertu bana dute astebukaera honetan. Hasteko, Metralletakoek, Anoetan izango dute ostiralean, Maiatzaren 4ean, bertako gaztetxearen 13. urteurrenean. Eta beraiekin batera Donibane Lohitzuneko Izate taldea ere egongo da.
Maiatzaren 5ean berriz, larunbatean, Humilitatekoen txanda izango da. Hauek, Zumaiako Torreberri Gaztetxean egongo dira Salamankako Lokhul eta Bataalla taldeekin batera.
Biharko ZarataZarautz saioan, aspaldi Arraio Irratian ibilitako kide bat edukiko dugu. ArraiOI irratsaioa egiten zutenetako kide bat edukiko dugu gurean, EnekOI! alegia. Street Alarm taldeko kidea izan zenaren gustoko musika entzuteko parada edukiko dugu ordu eta erdi luze batez eta gaur egun zertan dabilen ere jakiteko parada izango dugu. Beti bezala, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Eibarko gaztetxe berrian Fly Shit eta Hardflip bergararrek Ernia zarauztarrekin partekatuko dute eszenatokia.
Datorren zapatuan, apirilak 28, kartzelen gaineko eztabaida izateko aukera egongo da Eibarko Gaztetxe Okupatuan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera urteetan kartzela ezagutu duen preso sozial batek solasaldia eta eztabaida eskainiko du gero. Ondoren Fly Shit, Hard Flip eta Ernia taldeek kontzertua eskianiko dute 21:00etatik aurrera. Nahi duenak pintxoak izango ditu afaltzeko!
Asteazken honetan Labi eta Xaporra kartzelatik irtengo dira bertan urtebete egin ondoren. Mila aldiz salatu dugu zein arrazoigatik giltzaperatu zituzten eta ez gara berdina behin eta berriz errepikatzen ibiliko. Baina bai gogoratu nahiko genuke ostiral honetan, Apirilaren 27an gure lagun, Txixaparraztako kide eta Vistalegre kide den Labiri omenaldi txiki bat egingo diogula Zarauzko Arrano tabernan. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 12 taldek joko dugu bertan. Txixaparrazta, Erantzun, Metralleta, Humilitate, Diskoiraa, MKT, Dirtaa, Hilkar, B.A.F., Inor Ez, Ernia eta Napalm taldeak joko dugu.
Kontzertuak gaueko 01:00etarako amaitua egon behar du eta hortaz dena ziztu bizian joango da.
3 asteko oporraldiaren ostean bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideak. Aste honetan, gure ohiko kolaboratzailea den Juanma edukiko dugu, herri, hiri edo auzoren baten izena duten taldeen doinuak jartzen. Eskoria-tza, Tampere SS, Stalingrad…
Ohiko zarata dosia behar baduzue, sintonizatu 99.3a edo entzun gaitzazu internet bidez.