Bisitatu ezazue Eutxourrei Konpartsaren webgunea

7 ekaina, 2010

Gaurkoan lagun batzuen ekimen berriaren propaganda apur batekin gatoz, Eutxourrei Konpartsaren webgunearekin. Lehenik eta behin aurkeztu egingo ditugu:

konpartsa1

Argazkiko gazte JATOR hauek zuen festak alaitzeko asmoz sortu dute Eutxourrei Konpartsa eta beraien burua horrela definitzen dute:

Iepa kaixo!

Eutxourrei konpartsa zerbitzu desberdinetan, ibilitako espezializtaz osaturiko lagun taldea duzue.
Urte askotan herriko jaietan eta bestelako egitarauetan partehartze nahiz antolakuntzan ibili ondoren, EUTXOURREI KONPARTSA osatu dugu.
Orain, jai desberdinetarako azpiegituren eskaintza zabala aurkezten dizuegu zuen gozamenerako.

Eskaintza horien barruan, txosnen muntaia, bazkari herrikoien antolakuntza eta prestakuntza edota serigrafia tailerra aurkitu dezakezue. Hortaz, jende honen berri izan nahi baduzue beraien webgunean sar zaitezte.

konpartsa2

Disko gomendioa: Freaknation – 7×3 (2009)

4 ekaina, 2010

Gaur dei bat jaso dut. Bertan Putzuzulo Gaztetxean Uztailaren 11ean seguruenik Europar bira amaituko duen talde handi batek joko duela esan didate, Freaknatioen alegia.

Oraindik gogoan dut beraiekin 2007an egin nuen Europar bira. Ordurako gaur hemen jarriko dudan diska grabatua zuten baina ez zuten argitaratu. 2009an irten zen 10 hatzbeteko hau, hainbat zigiluren laguntzaz (tartean Rafa Koboryren khhapspmch zigilua, espero dut ez dela haserretuko). Aurten gainera, The Mad Trahsers taldearekin 7 hatzbeteko bat kaleratu dute.

freak

Abestiak

01. Hemos perdido
02. Beneficios
03. Bello?
04. Freaknation
05. Circulo cerrado
06. Fe
07. Sin barreras autoimpuestas
08. Verdad
09. Camino inevitable
10. Freaknation II
11. Miserias
12. Primero dentro de ti
13. Solo
14. Eres complice. Eres culpable
15. Vives?
16. Falacia
17. Dibujo animado
18. Engranar
19. No soy tuya
20. Animal Suffocation (Disharmonic Orchestra)
21. Nada.

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Portzierto, disko hau blog hontatik atera dut.

Karkaba eta Ursusek Arrano tabernan joko dute

4 ekaina, 2010

Kontzertu benetan interesgarria dugu gaur, ostirala, Ekainaren 5ean Zarauzko Arrano tabernan. Oraingo honetan URSUS (Galizia) eta KARKABA (Azpeitia) ikusteko aukera ezin hobea izango dugu.

Galiziarrak gainera, Europan hastera doazen biraren lehen kontzertua eskeintzera datoz. Punk doinu narratzak gureganatzeko prest etorriko dira beraz.

Eta Arroan bizi diren Azpeitiarrak ere beraien akorde azkar eta zuzenak aurpegiratzeko gogoz daudela jakinda, ziur gaude sekulako anbientea sortuko dutela. Kontzertua, gaueko 22:30etan hasiko da.

kontzertua_karkaba_copia

Entzungai dago Juanmarekin eginiko bigarren saioa

2 ekaina, 2010

Bi ordu luzez egon ginen atzo ZarataZarautz irratsaioa egiten. Eta bigarren astez jarraian Juanma izan genuen gurean. Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin zuen bertan. Voorhees, Antisect, Ripcord edo Instigators bezalako taldeak entzun ahal izan genituen.

voorhess

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN dago.

Juanma izango dugu berriz ere gure saioan

1 ekaina, 2010

Aurreko asteko gonbidatu berbera edukiko dugu ZarataZarautz saioan, Juanma alegia. Lehengo astean, Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin genuen bere biniloekin eta gaur amaituko dugu errepaso hau, bigarren irratsaio bat eginaz.

jaunma

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaude FMko 99.3a sintonizatzea eta bestela internet bidez entzutea. Arraio telebista ere martxan dugula ez ahaztu.

Total Abuse Putzuzulon

28 maiatza, 2010

Maiatzaren 31ean, astelehenean eta gaueko 21:30etatik aurrera, Total Abuse talde Estatubatuarrak ikusteko aukera egongo da Putzuzulon. 80. hamarkadako hardcore musika egiten duen taldea da honakoa eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Zarauzkoa.

Beraiekin batera, Lasartekoak diren Keep Diggin taldeak joko du. Hardcore punk azkarra burutzen dute hauek eta beste behin ere izan ditugu Zarauzko Gaztetxean.

totalabuse

Dirtaa taldeak Mogambon joko du

26 maiatza, 2010

Dirtaa taldeak Mogambo aretoan joko du ostegun honetan Maiatzaren 27an. Beraiekin batera, biran dabiltzan One Starving Day talde Italiarrak joko du, gaueko 21:00etatik aurrera.

dirtation

Entzun Juanmarekin eginiko irratsaioa

26 maiatza, 2010

Igo dugu iada Juanmarekin egin genuen irratsaioa. Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin genion atzokoan. Hala ere, ezin izan genituen Juanmak jarri nahi zituen talde guztiak entzun. Horregatik, datorren astean berriro ere gure gela arrosean edukiko dugu, bigarren zatia egiteko.

juanma

Bitartean gozatu ezazue lehen zatiarekin. Irratsaioa HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautzen

25 maiatza, 2010

ZarataZarautz berezia edukiko dugu gaurkoan, gonbidatu berezi bat izango dugu eta. Gaurkoan, Hell Division eta Dictadura taldeko abeslaria den Juanma izango dugu gurean.

1274047649054_f

Gaueko 21:30etatik 23:00etara, Erresuma Batuko talde askoren abestiak entzuteko parada izango dugu. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, FMko 99.3a sintonizatu behar duzuela eta internetez entzun nahi baduzue, HEMEN duzuela aukera. Ah!! eta Arraio Telebista ere bertan egongo da.

Arraio Irratiaren urteurreneko kortoa

20 maiatza, 2010

4urte-pegata

Hemen duzue iada ikusgai:

Lehen zatia: http://www.youtube.com/watch?v=sY6e5OYp2mk

Bigarren zatia: http://www.youtube.com/watch?v=mSyyt0lE1q8