Sarean dago iada astearte honetan eginiko irratsaio berezia

20 maiatza, 2010

Kosta bazaigu ere, iada igo dugu astearte honetan egin genuen irratsaio berezia. Bi ordu luzez, ZarataZarautz saioan gehien gustatzen edo jarri ditugun taldeen abestiak jarri genituen. Urteurrenari ere errepasoa egin genion eta zuzeneko deiren bat ere jaso genuen.

1233146419068_f

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

ZarataZarautz berezia gaurkoan

18 maiatza, 2010

Astearte berezia izango da gaurkoa. Irratiaren urteurrenaren atarian gaude eta ZarataZarautz irratsaioko lagunak zerbait berezia egin nahi izan dugu. Gaurko irratsaioa, 2 ordukoa izango da, 21:00etatik 23:00etara. A Desalambrar irratsaioari 30 minutu lapurtuko dizkiogu alegia.

1268007634033_f

Eta bertan, urte osoan zehar gure saioetan gehien entzun diren abestiak jartzen saiatuko gara. Beraz badakizue, gaur 21:00etatik aurrera egongo gara FMko 99.3an.

Zorionak Arraio!!

17 maiatza, 2010

Ba hoixe!!!

Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Batzuk oraindik gogoan dugu egun horretan FMrako saltua egin genuenean, Gaizkiñeren abesti batekin. 4 urte igaro dira iada eta behar den bezala ospatuko dugu guk, merezi dugulako.

4 eguneko egitarautxoa antolatu dugu, Maiatzaren 19tik 22ra. Egun horretan zer egongo den jakin nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN.

Baina zaratazaleok egun berezi bat dugu markatua gure egutegian, Maiatzaren 21ekoa, ostiralekoa. Egun horretan, lagun asko elkartzea espero dugu, urte batzutan jo gabe egon diren herriko bi talde ikusteko, Txixaparrazta eta Zülo. Azkenean Kamikazeko lagunek ez dute joko, denbora faltaren ondorioz ez jotzea erabaki dute eta. Hala ere, seme alabak etxean utzi eta barra ondoan ikustea espero ditugu. Eta gaua borobiltzeko, Belgikatik datorren The Link taldea ere izango dugu gurean. Crust epikoa egiten dute hauek, emakume ahotsez.

zulo_kolore

Besterik gabe, egun hauetan Putzuzulora etortzera gonbidatzen zaituztegu, gu behintzat han izango gara.

Diskoiraa eta Ezereza taldeek kontzertuak dituzte

12 maiatza, 2010

Diskoiraa eta Ezereza taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan. Ezerezako lagunek, Amurrioko La Cuadra etxean joko dute Maitatzaren 15ean, larunbatean. Bertan, beste lau talderekin joko dute, Habemus Kaos, Annunaki Revenge, Down To Agony, Fabrika de Idiotas taldeekin hain zuzen ere.

1273431015810_f

Diskoiraakoek berriz, Putzuzulo Gaztetxean joko dute Bartzelonako Amenaça taldearekin, igandean, Maiatzaren 16an.

amenaca_diskoiraa-copia

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

11 maiatza, 2010

Putzuzulo Gaztetxean dagoen kontzertuaren ondorioz, gaur ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo. Baina lasai, aurreko asteetako errepikapenen bat jarriko dugu.

_mg_2462

Datorren astean itzuliko gara doinu zaratatsu berriekin.

Hiru kontzertu zaratatsu Putzuzulon

10 maiatza, 2010

Aste honetan hiru kontzertu zaratatsu egongo dira Putzuzulon.

Hasteko, astearte honetan, Maiatzaren 10ean, kontzertu oso interesgarri bat edukiko dugu. Bertan hiru taldek hartuko dute parte. Lehenik, Donostiatik datozen Los Santos Pop taldeak joko du. Hauen ostean, Europar biran dabiltzan bi talde Kanadar edukiko ditugu, Statues eta Vicious Cicle taldeak hain zuzen ere.

los-santos-kartela2

Maiatzaren 13an berriz, ostegunean, doinu bortitzago batzuk edukiko ditugu Gaztetxean. Egun honetan, Frantziako bi talde edukiko ditugu. Lehenik Death Reign D-Beat taldeak joko du. Hauen ostean, aurreko batean gurean izan genituen Human Compost Crust Metal taldeak joko du.

maitzak13ona

Amaitzeko, Maiatzaren 14ean, ostiralean, aste honetako azken kontzertua edukiko dugu. Lau talde izango ditugu, lehenik Oriyoko Uteh taldea, Kenon eta Arrautz ustelaken ibilitako jendiakin osatutako hirukotea da, Post HC jorratzen. Jarraian Amurrioko Annunaki Revenge taldea edukiko dugu. Hauen ondoren Potierseko (Frantzia) Bougnole taldeak joko du, D-Beat punka jorratzen dute eta Espainian zehar egin duten bira amaitzeko azken konzertua eskainiko digute. Azken taldea asteburu honetan geitu zaio gaubelari eta momentuz ez dugu informazio askorik.

cartel-14-mayo-web

Txosnak non??

7 maiatza, 2010

txosnaknoa

http://gurekinjai.mundua.com/2010/05/05/san-pelayuak-2010/#comments

Diskoiraa eta Dirtaa taldeek kontzertua dute astebukaera honetan

6 maiatza, 2010

Dirtaa eta Diskoraa talde Zarauztarrek kontzertuak dituzte astebukaera honetan.

Maiatzaren 7an, ostiralean, Dirtaa taldeak du kontzertua. Donostiako DOKA Aretoan joko dute R Andoaindarrekin.

Maiatzaren 8an, larunbatean, Diskoiraa taldeak Izarbeltz Ateneoaren 4. urteurrenean joko du. Bertan, Insolventes talde Bilbotarrarekin eta Flying Ladies Errioxarrekin joko dute.

1273132645626_f

Entzun Eutxourrei eta Betirekin eginiko irratsaioa

6 maiatza, 2010

Astearte honetan, bi gonbidatu berezi eduki ditugu Arraio Irratiko ZarataZarautz saioan. Erantzun taldearekin pasa den Apirilean Europar biran ibilitako Eutxourrei eta Beti izan ditugu gela arrosean.

zaratazarautz_football_team-ona

Noski, musikaz ezik beste mila gauzetaz hitzegin dugu, baina Europar bira bat kanpotik nola bizi den ezagutzeko balio izan digu.

Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Bi kontzertu Putzuzulon

5 maiatza, 2010

Hardcore kontzertu askoz beterik dator Maiatza Putzuzulon. Aste honetan adibidez bi izango ditugu.

Lehena, Maiatzaren 6an izango da, ostegunean. Bertan, Zarauztarrak diren Dictadura eta Chicagotik datozen Canadian Rifle eta No Slogan ariko dira. Kontzertu honen informazio gehiago nahi baduzue, Short Fas Loud blogean irakur dezakezue.

kartela-dictadura2

Bigarren kontzertua, Maiatzaren 9an izango da, igandean eta bertan Kroaziako Nulla Osta eta Esloveniako Anaeroba taldeek joko dute. Hauek Europar biran dabiltza eta azken unean kontzertu hau lotu dute Zarautzen.

anaeroba_nullaosta_web