Disko gomendioa: Epidemics – Waking up the Dead (2008)

30 apirila, 2010

Suediara joango gara gaurkoan eta Epidemics taldearen disko bat entzuteko gomendatuko dizuegu. Umeako talde honek Punk Rock doinuak jorratzen ditu, emakume ahotsez nola ez. Waking UP the Dead, 2008an argitaratu zuten LPa da, Trashbastard zigiluak kaleraturikoa.

epidemics-waking_up_the_dead

Abestiak

01 No Good Advice
02 Wake Up And Scream
03 Never Grow Up
04 At The Graveyard
05 Tanks
06 Bloodstains
07 City Of Desire
08 Cremated Alive
09 Hiding From The Light
10 Stratjacket
11 About To Explode

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Metralletak bi kontzertu emango ditu astebukaera honetan

29 apirila, 2010

Metralleta taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan, Maiatzaren 1ean eta 2an hain zuzen ere.

Larunbatean, Maiatzaren 1ean, Soraluzeko Gaztetxean joko du Mugrind talde Kataluniarrarekin eta Donostialdeko Hell Division taldearekin batera.

ratatie

Igandean berriz, Maiatzaren 2an, Mogambo Aretoan joko du Homosadicus eta Mentat taldeekin. Moganboko kontzertua arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da.

homosadicus

Bi kontzertu Zaratatsu Putzuzulon

27 apirila, 2010

Bi kontzertu izango ditugu aste honetan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Apirilaren 29an eta 30ean hain zuzen ere.

Apirilaren 29an, ostegunean, bi talde kanpotar ikusteko aukera edukiko dugu. Lehenik bartzelonako Mugrind taldea edukiko dugu, , La Jungla etxe okupatuko jendearekin osatutako taldea da, grindcorea jorratzen dute eta hemen inguruan egiten ari diren bira aprobetxatuz geldialdi bate egingo dute Putzuzulon. Hauen ondoren Suitzan bizi baina berez Italia eta Danimarkakoak diren Homosadicus taldea izango dugu. Trash Hardcorea jorratzen dute eta hauek ere biran dabiltza eta Euskal Herrian eskainiko duten aurrenekoa izango da ostegunekoa. Tarteka konzertua soilik ez eta zuzeneko perfomance batekin laguntzen dute ikusikzuna, sua, eskarizazio “scar”, rotaflex eta ekoekin baino aurtengoan musika bakarrik eskeiniko digute.

apirilak_29

Ostiralean berriz, Apirilaren 30ean, A.H.T.-ren aurkako kontzertua izango da Gaztetxean. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 5 taldek joko dute. Bartzelonatik datorren The Capaces Punk Rock taldea, Frantziako Nesseria grindcore taldea, Andoaingoak diren R (hauek beraien diska berria aurkeztuko dute), Bilboaldeko Elfo Negro eta Odolaz Blai taldeak egongo dira.

cartel

Diskoiraaren biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu

27 apirila, 2010

Diskoiraa taldearen Europar biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Orain dela bi aste hasi ginen bira honen errepasoa egiten baina saio bat baiono gehiago beharko genituela ikusi genuen aurrekoan.

1271512455232_f

Horregatik, gaueko 21:30etatik aurrera utzi genuen lekutik jarraituko dugu orain dela bi asteko gonbidatu berberekin.

Disko gomendioa: Afonia/Post Mortem – Lixo Gara (2008)

26 apirila, 2010

Astebukaera honetan Gipuzkoan emango dituzten azken kontzertuak jo ostean (hala diote beraiek behintzat), Afonia taldearen diska bat igo dugu. Guk Azpeitiako Txarrantxa tabernan ikusi genituen eta egia esan oso kontzertu ona eskeini ziguten. Gainera, gogoratzen bazarete, aurreko batean Gure belaunaldia diska ere zuen eskuragarri jarri genuen.

Oraingoan, Post Mortem talde Galiziarrarekin kaleraturiko Lixo Gara diska jarri dugu hemen, 2008. urtean Puzkarra Records zigiluak kaleraturikoa.

lixogara

Abestiak

Afonia

01 Guerra
02 The End
03 Babas Blancas
04 Francotirador
05 Complices
06 Tu Funeral
07 Ultimo Vagon

Post Mortem

08 A Revolta
09 Estas Solo
10 O Silencio Mudo
11 La Senda Del Perdedor
12 Falsa Amizade
13 Requiem
14 Perder O Ganar
15 Outro

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

23 apirila, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Zarauzko taldeen astebukaera honetako kontzertuak

23 apirila, 2010

Beste astebukaera mugitu bat dute Zarauzko taldeek oraingoan ere. Ostiralean, Apirilaren 23an, kontzertua izango du MKT taldeak Azkoitiako Matadeixen. Honez gain, Humilitate taldeak ere Balmasedako herriko tabernan joko du Tres41 taldearekin.

Larunbatean berriz, Erantzun taldearen txanda izango da, Bermeoko Nuntxaku zentruan joko dute eta Urbangrind, Titadine eta Mitosia taldeekin.

erantzun

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

20 apirila, 2010

Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertua dela eta, gaur ez dugu ZarataZarautz saiorik egingo.

1271589530322_f

Baina lasai, aurreko astean Diskoiraako lagunei egin genien elkarrizketa berriro jarriko dugu eta. Eta zergatik errepikapen hau? ba datorren astean berriz ere gure gela arrosean izango ditugulako biraren bigarren zatia gogoraratzen.

Demokhratia taldeak Putzuzulon joko du

16 apirila, 2010

Apirilaren 20an sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko lagunen bitartez, Argeliatik datorren DEMOKHRATIA taldeak joko du. INFEST edota SEEIN´RED taldeen antza duen taldea da Afrikarra, Hardcore-punk politikoa jorratzen dute. Guk uste, Putzuzulon egongo den lehen talde Afrikarra izango dela.

apirilak_20

Beraiekin batera, Oreretakoak diren TOIL taldeak ere joko du. Hauek, Hardcore Metal astuna jorratzen dute.

Gogoratu beraz, zita zaratatsu bat duzuela datorren asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera.

Disko gomendioa: Monstruacion – Insubmisio Total (1993)

16 apirila, 2010

Interneten kuxkuxeatzen nenbilela Monstruacion taldeak Maiatzaren 28an kontzertu bat eman behar duela irakurri dut. Hau aitzakiatzat hartuta, Cornellako talde honen Insubmisio Total diska blog honetan jartzea erabaki dut. Disko hau klasiko bat da ZarataZarauzko lagunentzat.

Gainera, 2007an, Freaknationekin biran egon nintzenean LP formatuan lortu nuen Berlingo Yellow Dog dendan (enbidia pixkat ematearren…).

monstruacion_-_insubmission_total_-_frontal

Abestiak

01 Només
02 Tierra Negra
03 Métodos Policiales
04 Laberinto De Pasiones
05 No Lo Quiero Ver
06 Los Ojos De Un Niño
07 Hare, Hare
08 Escuadrones De La Muerte
09 Europa Café Con Leche
10 Indian Song

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.