Entzun Diskoiraakoekin egin genuen irratsaioa

16 apirila, 2010

Azken ZarataZarautz irratsaioan Diskoiraakoen bisita izan genuen, beraien Europar biraren nondik norakoez hitzegiten. Ordu eta erdi luzez egon ginen berriketan bertan eta bira guztian gertatutakoa kontatzeko paradarik ez genuen izan. Horregatik, datorren saiorako utzi dugu bigarren zatia.

1271075557711_f1

Lehen zatia entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Egun honetako playlista berriz HEMEN duzue.

Metralleta taldeak Amurrioko La Cuadran joko du

15 apirila, 2010

Metralleta taldeak Amurrioko La Cuadra Etxean joko du Apirilaren 18an igandean, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Bertan, Europar biran dabiltzan La Casa Fantom Norbegiarrekin eta Amurriokoak diren Apurtu arte taldeekin joko du.

cartel-18abrilweb

Burux Lee taldeak K-Putxa fest jaialdian joko du

15 apirila, 2010

Burux Lee Zarauztarrek Zallako Limbo aretoan burutuko den K-Putxa fest jaialdian joko dute Apirilaren 17. Beste sei talderekin joko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Besteak beste, J.A.N., Odolaz Blai, Elfo Negro, Down to Agony, Confilct Noise eta Giltzapean taldeekin joko du.

kaputxafestparamyspace

Punk Rock kontzertua Putzuzulon

13 apirila, 2010

Putzuzuloko ekintzek ez dute etenik eta egun monotono batetan, zerbait desberdina egiteko aukera paregabea proposatzen dizugu oraingoan ere. Apirilak 14rako(Asteazkena), kontzertu itzela antolatu dugu!! Nork dio asteazken gauetan etxean geratu behar dugula telebista ikusten edo ordenagailuan?

apirilak_14_copy

Taulagainean lehenengo Urretxuko Zaborra http://www.myspace.com/zaborrarock taldea izango dugu, punk rock azidoari emanez. Ondoren, bartzelonatik datozen, Brutal Project http://www.myspace.com/brutalproject taldearen erritmoek zartatuko dituzte gaztetxeko paretan, hauek ere punk rock erritmora. Plan bikaina, asteazken buruzuri bati kolore pixkat bat emateko! Bertan ikusiko gara. Muxu bat.

Diskoiraako lagunak egongo dira gaurko irratsaioan

13 apirila, 2010

Bi asteko etenaldiaren ondoren, bueltan da ZarataZarautz irratsaioa. Apirilaren 13ko irratsaioan, Diskoiraa taldeko kideak izango ditugu Arraio Irratiko gela arrosean. 17 eguneko Europar bira bat bukatu berri dute eta honen nondik norakoez hitz egingo digute.

1271075557711_f

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatu dezakezue edo internet bidez entzun dezakezue HEMENDIK.

Disko gomendioa: Folkcore – Farrez

12 apirila, 2010

Denbora pasa da baina aspaldi esan bezala hemen duzue Folkcore talde Zarauztarraren Farrez maketa. Oker ez banago 3. maketa izan zen honakoa.

portfolk

Abestiak

01 Zuentzako
02 Krisiaren ondorioak
03 Ama
04 Farrez
05 Instrumentala
06 Nola esan
07 Bakardadean
08 Prest al hago aurre egiteko?
09 Hitz egin

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Diskoiraa Oainguan bai Tour I

6 apirila, 2010

Aupa kaixo:

Hemen idazten dugu Orlovatik, Txekiatik. Iada biraren erdia egina dugu. Ostiralean hasi ginen Gironan, Martxoaren 26an, Los Democratas eta Crosta taldeekin jo genuen bertan, etxe okupatu batean. Gironan bertan, 4 edo 5 etxe okupatu omen daude. Hurrengo eguna Marsellan izan zen, Entrophy izeneko areto batean. Bertan, Mello izeneko lagun bat ezagutu genuen, Venezuelakoa bera.

Kontzertua itzel joan zen, nahiz eta gure aurretik jo zuten batzuei ez dakit nola utzi zieten jotzen. C-uter bezalako taldearen antza hartu genion. Kontzertuaren ostean DJ bat hasi zen musika jartzen. Giro ezin hobean geundela, berri txar batekin etorri zitzaigun gure abeslaria, gure autoan lapurtu zutela. Autoko kristal bat hautsi eta gure pasaporte guztiak, gidatzeko baimen batzuk, mobilen bat eta 50 eeuuro inguru lapurtu zizkiguten. Honen ondorioz, bira guztia kristalik gabe egiten ari gara. Hala ere, hurrengo egunean konponketa txiki bat egin genion Milanoko Villa Vegan etxe okupatuan. Honez gain, pasaporte berriak egiteko Ljubjiana eta Milanoko kontsulatuak ezagutu behar izan ditugu, baita beraien inkonpetentzia ere.

Milanen ere oso ongi tratatu gaituzte. Kontzertua baino lehen Genovako fanzine anarkista baten aurkezpena entzuten egon ginen. Gure italiarra bikaina denez, ez genuen arazorik izan hitzaldia ulertzeko (juas!}. Honen ondoren, guri iritsi zitzaigun txanda hitzaldia emateko. Putzuzulo Gaztetxearen inguruan eta Arraio Irratiaren inguruan egon ginen hizketan. Hala ere ez zuten interes gehiegi gai hauei buruz, Euskal Gatazkaren inguruan eta AHT-ren inguran galdetu ziguten eta.

Esloveniako kontzertuak ere oso ongi joan dira. Kranjen jo genuen kontzertuan ez zen jende gehiegi egon. Hala ere esanguratsua da nola Eslovaneniako Zentru Sozial batean piszina olinpiko bat egon daiteken. Ljubjianan ere primeran tratatu gaituzte.

Rijeka eta Zagreben ere ezin hobeto ibili gara. Bertan, garbi geratu da batzuek ez dutela kanpeatzeko ez klase ezta estilorik ere ( lasai izenik ez dugu esango hemen].

Jende eta giro aldetik, kontzertu onenak Kroazia eta Hungriakoak izan dira. Ajkako kontzertuan esaterako, Casteller bat eta guzti egin ziguten. Diskoiraaren istoriako kontzerturik onena izan da dudarik gabe.

Momentuz ez dugu ezer gehiago kontatzeko, interneteko aukera dugun hurrengoan idatziko dugu. Eta biratik itzultzen garenean gure furgonetan idazten ari garen kuadernoa webgune honetan eskegiko dugu irakur dezazuen. Oraingoz ezer gehiago ez.

Diskoira+Lope+Lagun Izoztua

Diskoiraa taldea ere Europar biran irtengo da

25 martxoa, 2010

Diskoiraa taldea ere Europar bira irtengo da ostiral honetan. 17 egunetan zehar, Frantzia, Italia, Eslovenia, Kroazia, Serbia, Eslovakia, Hungria, Austria, Alemania eta Suitza bezala herrialdeak zeharkatuko ditu, 16 kontzertu eskeiniz. Hauek dira data:

MARTXUA!!!!

26 GIRONA!! Catalunya + Crosta + Los democratas
27 MARSEILLE!!!! Frantziya ENTRHOPY CLUB
28 MILANO!!! Italiya VILLA VEGAN SQUAT + Spettro
29 KRANJ!!! Slovenia AKD IZHBRU + Lucky funeral
30 LJUBLIANA!! Slovenia TOVARNA ROG
31 RIJEKA!!!!! Croatia @PODRUM + All day hell + Melete

APIRILA!!!!

1 ZAGREB!!!! Croatia
2 AJKA!!!! Hungary IZVILAV + Iszonyat + Lépéselőny + Direkt?! + More Drive
3 BUDAPEST!!! Hungary POGO LOCO CLUB + Qss + Human herror + Maradek + Akroprolis
4 BANSKA BYSTRICA!!! Slovakia IRISH PUB
5 ORLOVA!!! Chezch Rep. FUTRA CLUB
6 WIEN!!! Austria EKH SQUAT + Concrete sox
7 GRAZ!!! Austria
8 WINTERTHUR!!!! Switzerland GGS31 SQUAT + Any port in the storm + Turning cold
9 KONSTANZ!!! Germany THE 9 DARTER + Ruins + Erantzun
10 TOULOUSE!!!! Frantziya LE RAGTIME + Bakteriien kavalkade + Girrhose atak

gira_copia

Erantzun “Deustchland Fastcore Attack Tour 2010”

25 martxoa, 2010

Erantzun taldea bagoaz berriz ere biran. Datorren astean furgoneta martxan jarri eta bideari ekingo diogu beste behin ere. Europan barrena egingo dugun 4 bira izango da eta Alemanian zentratuko da biraren zatirik handiena. 1998an martxan jarritako taldea gara eta errepidea izan da gure habitata. Duela bi hilabete kaleratu berri da 2008 urtean burututako “Hegoamerika bustour” biraren ostean bertako zigilu ezberdinekin elkarlanean hasitako proiektua eta horrela esku artean dugu “Hazia ernaltzen duen tanta” LP-aren CD edizioa. Hegoamerikan irten den edizioa den arren Erantzundarrok parte hartu dugu edizioan eta kopia batzuk ditugu eskuragarri. Contraorden discos, Sin fronteras discos, Tercer mundo records eta distro makataka izan dira Cd honen erantzule.

Alemania, Suiza eta Frantzian zehar aurkeztuko ditugu diska honetako eta besteetako abestirik bortitzenak. Geriatric unit (ex-heresy), La casa fantom, Lust for life, Diskoiraä, Malatesta eta antzerako taldeekin jotzeko parada izango dugu Martxoaren 31etik Apirilaren 11era luzatuko den biran.

erantzun

Erantzunek Bilbon joko du ostiral honetan

24 martxoa, 2010

Erantzun taldeak Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du ostiral honetan. Arratsaldeko 20:30eatatik aurrera, Erantzun, Inshomnio, Spandau Bullet eta Voa Morte taldeak ikusteko aukera egongo da.

erantzun_bilbo