Entzun Martxoaren 24ko saioa

24 martxoa, 2010

Beste ordu eta erdiko saio zaratatsua egin genuen atzokoan. Atzokoan, Brother Inferior, Let´s Grow, Borraska de Vino, Genocide SS, Sospechosos edota Petrograd bezalako taldeak entzuteko para izan genuen.

Guzti honez gain, Zarauzko taldeek aste santutan egin behar dituzten birez ere hitzegin genuen eta baita astebukaera honetan dauden kontzertuez ere.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Disko gomendioa: Dissafect – Discography

23 martxoa, 2010

B Jaunaren meatxuak tarteko, disko hau jartzera behartuak izan gara. Dissafect talde Eskoziarraren diskografiaz ari naiz. Anarko Punk Hardcore taldea ta honakoa, gizon eta emakume ahotsarekin.

disaffect1

1999an irten zen lan honek eta bere diskografia osoa biltzen duen bilduma honek, An Injury To One 7 hatzbetekoko, Sedition taldearekin ateratako elkarbanaturiko 7 hatzbetekoko, Home of the Slave EPko, Chained to Morality LPko abestiak ekartzen ditu, argitaratu gabeko kantu batzuk ere. Honez gain, beraien zuzeneko diskoko abestiak ere aurkitu daitezke, Powerless With A Guitar izenekoa.

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Kontzertua Putzuzulon Martxoaren 26an

23 martxoa, 2010

Ostiral honetan ere kontzertu handia zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Aste honetan, Siervos de Nadie
Galiziarrak izango ditugu berriz ere. Frantziatik konzertu batzuk eman aurretik bisita egingo digute. MKT Zarauztarrak ere bertan egongo dira. Europan barrena egin behar duten birako aurreneko konzertua izango da, Galizarrekin Frantzian ibili ondoren, Belgika, Holanda, Alemania, Txekia eta Suitza zapalduko dituzte. Hauekin batera Sub Rats Bilbotarrak izango ditugu denboraldi luze batean kontzerturik eman gabe egon ondoren. Hau gutxi balitz, Belgradoko bi talde izango ditugu gure artean, Lets Grow eta Jaibo!.

Gaubela dotorea beraz ostiral honetan gaztetxean, 21:00k aldera hasiko dira kontzertuak, 1:00 bukatu behar bait dute.

martxoak_26

Udaberriko lehen ZarataZarautz saioa prest dugu

23 martxoa, 2010

Udaberriarekin ere doinu zaratatsuak edukiko ditugu FMko 993an. Asteartero egiten dugun bezala, zer hitzegin eta entzun edukiko dugu oraingoan ere. Gaurko saioan, Zarauzko talde batzuk Aste Santutan egin behar dituzten biren inguruan jardungo gara.

funk

Honez gain, inguruan dauden kontzertuen berri ere emango dugu eta saioaren amaieran, abesti eta talde berri batzuk entzuteko parada edukiko dugu.

Guztia, gaur gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 993an edo internet bidez.

Disko gomendioa: Zinc – Divagando (2006)

22 martxoa, 2010

Madrilgo Zinc taldearen azken lana da hau, Divagando izenekoa. LP eta CD formatuan kaleratu zuen Rumble Records zigiluak 2006an. Punk hardcore melodikoa egiten dute, emakume ahotsez.

zinc-divagando-frontal

Abestiak

01 Fuego Bajo la Piel
02 El Hombre Elefante
03 Divagando
04 Salvando el Abismo
05 Abre la Puerta
06 Nada Que Perder
07 Algo Mas
08 Locura
09 Lidia
10 Te Esperare
11 Mientra Duerme la Razon

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Ulu eta KaosarenerasoaK taldeek kontzertu batzuk eskeiniko dituzte Bartzelonan

22 martxoa, 2010

Aste Santuak oso mugituak izango dira Zarauzko talde askorentzat. Ulu dira horren adibide bat. Erdi Zarauztarra den talde honek Soraluzeko KaosarenerasoaK taldearekin bira txiki bat burutuko du Bartzelona aldean. Hauek dira kontzertuak:

Martxoaren 26an: Soraluzeko Gaztetxean
Martxoaren 27an: Amurrioko La Kuadran
Apirilaren 1ean: Bartzelonako Los Bloques Fantasma etxean
Apirilaren 2an: Molins Sense Reiko Kasablanka etxean
Apirilaren 3an: Bartzelonako La Jungla etxean.

ulua

Disko gomendioa: Borraska de Vino – Raining (1996)

19 martxoa, 2010

Beste webgune honetatik hartu dugun klasiko bat gaurkoan. Buenwistako lokaletatik ateratako taldea zen Borraska de Vino. Hardcore melodikoa jorratzen zuten, emakume ahotsez lagunduta.

portada1

Abestiak

01 Intro
02 Como un molino
03 Dios
04 Jupi core
05 La miseria
06 Vas de guay
07 Saber como
08 Mi amistad
09 Raining
10 Orden de Registro
11 Vacio
12 En la luna
13 El peor enemigo
14 Politicos
15 El Escorpion y la Araña
16 Something I don´t Wanna Do
17 Otra vez
18 Excusa Tranquilizadora
19 Chetos
20 Sentirme Bien
21 Sit Beside You
22 El Lanzador De Cuchillos
23 Hablar con la Pared
24 Outro

Diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Zubi honetako kontzertuak

18 martxoa, 2010

Zubi honetarako ere kontzertu ugari ditugu gure inguruan. Hasteko, gure irratsaioan haipatu bezala 4 taldek joko dute Putzuzulon, Ezereza Dirtaa, KaosarenerasoaK eta Pancake Estatubatuarrek.

pancake

Honez gain, Ostiralean ere Zarautzen geratzeko haitzakia paregabea duzue, Zarauzko Arrano Tabernan kontzertu oso interesgarri bat egongo delako. Bertan, Orioko Arrautz Ustelak eta Mallorkako Quartermass taldeak egongo dira gaueko 22:30etatik aurrera.

arrano_martxoak19_web

Amaitzeko, Mogambo Aretoko kontzertu baten berri eman behar dizuegu. Bertan, Zarauztarrak diren Ezereza eta Burux Lee taldeek joko dute, Amurrioko Fabrica de Idiotas taldearekin.

burux_lee_mogambo_20_marzo

Entzun Martxoaren 16ko saioa

17 martxoa, 2010

Atzokoan ere beste astearte zaratatsu bat izan genuen. Saioaren hasieran, Putzuzulon antolatu dugun kontzertuaren berri eman genuen, joko duten taldeen doinuak jarriz. Honen ostean, inguruan izango ditugun kontzertuen inguruan ere hitzegin genuen.

iron

Saioaren amaieran berriz, azken aldian lortutako kaka berria entzun ahal izan genuen.

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Disko gomendioa: Ezin izan – No poder ser (1994)

16 martxoa, 2010

Blog honetan bila ibili ostean, gure blog honetan Ezin Izani buruz oraindik argitaratu gabeko EP hau aurkitu dugu eta nola ez, hemen jartzeko aukera ez dugu alde batera utzi.

portada

Abestiak

01 Patua
02 Bakarrik
03 No Oiras
04 Loreak
05 Ikas dezagun
06 Erresistentzia

Diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.