Zarataz dekoratuko dugu Arraioko gela arroxa

16 martxoa, 2010

Iritsi da beste astearte bat eta beti bezala, ordu eta erdiz zuen belarriak berotzeko prest etorri gara. Gaurko irratsioaren lehen zatian, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertuaren berri emango dizuegu. Martxoaren 18an, ostegunean Pancake, KaosarenerasoaK, Ezereza eta Dirtaa taldeen kontzertua antolatu dugu eta talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Honez gain, inguruan ditugun beste kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

pancake

Nobedade berriak ere entzuteko aukera izango dugu ere eta baita beste bitxikeriaren bat. Beti bezala, gaueko 21:30etan sintonizatu ezazue 99.3a edo konekta zaitezte internet bidez.

Disko gomendioa: Infest – Feel The Rage + Moshroom

15 martxoa, 2010

Atzo Hendaiako Kanttu ostatuan ikusi genituela aitzakiatzat hartuta, Baionako Grindcore talde honen bi disko eskuragarri jartzea erabaki dut. Infest taldeaz ari naiz, 2003an sortutako taldea.

2007an, maketa pare bat kaleratu ostean lehen diska kaleratu zuten, Feel the Rage izenekoa.

infest-feel_teh_rage

Abestiak

1. The false
2. Diablo
3. The enemy
4. Urban Guerilla
5. Like a stray
6. Oxido
7. Liberacion
8. Feel the rage
9. Ojos negros
10. Furioso
11. Immortal code

Feel the rage diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

2009ko Ekainean berriz, beraien bigarren lan luzea kaleratu zuten, Moshroom izenekoa.

infest-moshroom

Abestiak

1. Peace Love Freedom And Flowers
2. Murphys Law
3. I Ate A Bin
4. Identical Bodies
5. 20th Century Fucks
6. How Many Minds
7. Greatest shits
8. Future Is For Us
9. Could Anybody Answer?
10. 100 Malin
11. Paberse Matao
12. This Song Is Called
13. The Slyness Of Repercution
14. C2H50H
15. Playboy Square
16. Moshroom
17. Shoot The Pope
18. Mr. Polkak
19. Rent A Wife
20. Polype

Moshroom diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Entzun Martxoaren 9ko irratsaioa

11 martxoa, 2010

Azkenean lortu dugu astearte honetako irratsaioa igotzea. Azken aldian arazoak ditugu gure zerbitzariarekin eta interneteko konexioarekin, ahalik eta azkarren guzti hau konpontzea espero dugu.

dis

Astearte honetan, Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepaso bat egin genion. Honez gain, saioaren bukaeran talde klasiko batzuen maketez gozatzeko aukera izan genuen. Hala nola, Bap!!, Escombro, Estigia edo Eskoria-tza taldeen soinuez gozatu ahal izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Kontzertu gehiago ditugu astebukaera honetarako

10 martxoa, 2010

Beste bi kontzertu interesgarri ditugu larunbat honetarako, Martxoaren 13rako. Lehena Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean izango dugu. Bertan, Amurrio aldetik datozen FABRIKA DE IDIOTAS, Hardcore gordina lantzen duen taldea. Jarraian Zallatik, Hardcore melodiko azeleratua eskeiniko digute NO KOMPLY taldeko gazteek. Azkenik, Harlore taldean ibilitako Iñigo eta Lander anaiek osatu duten talde berriaren estrenaildia edukiko dugu zuzenean, IHES NAIZ izena dute eta Punk-Rock melodiko india jorratzen dute.

martxoak_13

Honez gain, Andoaingo Gaztetxean ere zer ikusi eta entzun egongo da. Bertan, gaueko 22:00etatik aurrera Oriyotarrak diren Arrautz Ustelak eta Zarauztarrak diren Ulu eta Burux Lee taldeek joko dute. Gainera, gauari amaiera emateko DJ iñarras egongo da musika jartzen.

karteluluandoain

Disko gomendioa: Vitus Dance – Diskografia

9 martxoa, 2010

Vitus Dance taldearen diskografia zuen eskuragarri jartzea otu zaigu oraingoan. Askok, HHH taldearekin atera zuen splitagatik ezagutuko dute talde hau, baina badituzte gauza gehiago.

Vitus Dance, Gasteizen 80ko hamarkada bukaeran sortutako taldea da. Hardcore oldschool azkarra egiten zuten, Metal ikutu batzuekin. Bertan, S.A.ko kideren batek jo izan zuen. Beraien lehen lana, 1989an kaleraturiko maketa bat da. Maketa honen izena, Mentes uniformemente aceleradas da.

vitus_dance_-_mentes_uniformemente_aceleradas

Maketa hau jeitsi nahi izan ezkero, klikatu ezazue HEMEN.

Honen ostean, jende gehienari ezagun egingo zaion diskoa atera zuten, HHH talde Kataluniarrarekin batera argitaraturiko Homo Homini Lupus diska. Oker ez banago, 1991ean atera zen LP handi hau.

hhh_vitus-dance

Elkarbanaturiko diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Azkenik, 1994an kaleratu zuten EP bat dute, Germenes izenekoa. Diska hau grabatu zutenerako, formazio aldaketa bat jasan zuten eta iada hirukote bezala ibiltzen ziren. 7 hatzbeteko honek 3 abesti ditu.

vitus_dance

EP hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Nobedade berriak zuen belarriak astintzeko

9 martxoa, 2010

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa ere nobedade berriekin dator. Gaurkoan, KKinzona irratiko Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepasoa egingo diogu.

metra2

Honez gain, maketa klasiko batzuk berreskuratu ditugu eta hauek ere entzun ahal izango ditugu eta inguruko kontzertuen berri ere emango dugu, beti bezala, B Jauna eta Lagun Izoztuaren gidaritzapean.

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaudete FMko 99.3an entzun ahal dezakezuela eta internetez entzuteko aukera ere baduzuela HEMEN klik eginaz.

Disko gomendioa: The Capaces – Amplified (2005)

8 martxoa, 2010

Apirilaren 30ean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean jo behar dutela aprobetsatuz, The Capaces taldearen disko bat jarri dugu, blog honetatik atera duguna.

Kataluniar hauek ere Punk Rockari ematen diote, emakume ahotsez noski. 1998an sorturiko taldea da eta bertan, OBNI edota Holocaust In Your Head (Hasierako diskoetan behintzat bai) taldean ibilitako jendea dago. Honakoa, Amplified diska da, 2005ean argitaraturikoa.

the-capaces

Abestiak

01 Roots
02 Noise
03 See Me Burn
04 Human Rubbish
05 CarWoman
06 Braindead
07 On fire
08 Volume
09 Gimmie Wild
10 Try to Bleed
11 Under the Flames
12 I Am I
13 Rise Again
14 The Rage

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Mostros – Feed the rockin’ soul (2005)

8 martxoa, 2010

Astebukaera honetan Bermeo eta Zarautzen jotzen ibili direla aprobetxatuz, Mostros talde handiaren Feed the Rockin´soul diska blog honetan jartzea otu zaigu. Mallorkan bizi diren Argentinar hauek, emakume ahotsez bustiriko sekulako Punk Rock doinuak jorratzen dituzte, zuzenean ikusi dituzuenok jakingo duzue zertaz hitzegiten gabiltzan.

mostros-2005-feed-the-rockin-soul-front-a

Abestiak

01 Lactea Highway
02 Fuck off my love
03 Mantis
04 Rocknroles
05 Porn Drive
06 Fever
07 Warning
08 Malos Pensamientos
09 Fargo
10 The King of Blood Motel
11 Count 4 De Run
12 Catch The Guacho
13 The Year Of The Snake
14 Eu VI

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Lahar – Obeti Doby (2008)

6 martxoa, 2010

Disgalernak bidalitako disko gomendio batekin gatoz gaurkoan, Lahar talde Txekiarraren Obeti Doby LPa, 2008koa. Fastcore eta Trasah nahasten duen izugarrizko taldea da honako, kriston burrundaie alegia.

lahar-obeti_doby_lrg

Abestiak

01 Intro
02 Rozdily Jsom v nas
03 Obeti Doby
04 Mosh Pit
05 Nove sance nove klece
06 Sberatele Kosti
07 Zivot te nauci
08 Pad
09 Nejme Nic Vic
10 Atomova Hrozba
11 Presvedcit Sam Sebe
12 Nejsvatejsi Ze Svatych
13 Nicivy Proud Bahntoku
14 My America (Nuclear Assault

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Entzun astearteko ZarataZarautz saioa

4 martxoa, 2010

Azkenean lortu dugu atzoko ZarataZarautz irratsaioa igotzea. Atzo, irratsaioaren lehen zatian Andanada 7ren diskografiari errepaso bat eman genion. Ondoren, astebukaera honetan egongo diren kontzertuen berri eman genuen.

spitboy

Saioaren bigarren zatian berriz, emakume ahotsez osaturiko taldeen errepasoa egin genuen. Spitboy, Sospechosos, Girlschool edota Deadline bezalako taldeak entzun ahal izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.