Astebukaera honetan ere kontzertu ugari izango ditugu

3 martxoa, 2010

Martxoko lehen astebukaera kontzertu askorekin dator zaratazaleentzat. Ostiralean esaterako, bi kontzertu interesgarri egongo dira. Lezoko Txerrimuñon, Diskoraa, Karkaba eta Toil taldeen kontzertua egongo da. Kontzertu hau gainera, Zintzilik Irratiaren antena berria erosteko dirua ateratzeko da.

kontzertua_sos_antena_20100305

Egun berean, baina Bermeoko Nuntxaku Zentruan, Zarauzko Humilitate, Bermeoko Powerflip eta Mallorkatik datozen Mostros taldeak ariko dira.

mostrosweb1

Larunbatean berriz, Martxoaren 6an, kontzertu oso interesgarri bat izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Sorginak eta Bilgune Feministak antolatuta, Mostros eta Las hijas de la Evasion taldeak jardungo dira.

Kontzertu sorta honekin amaitzeko, larunbatean bertan beste zita zaratatsu bat izango duzue Lobato Etxean. Kasu honetan, Tres 41, Ulu, KaosarenerasoaK eta Nazkazakatuak taldeak joko dute. Honen ostean DJ sesioa egongo da Andoni eta Axiommyren eskutik.

ulufest

Disko gomendioa: Sospechosos – Sospechosos (2008)

2 martxoa, 2010

Putzuzulon izan genuen beste talde baten diskoa igo dugu gaurkoan. Sospechosos Oñatiarrez ari gara, 2009ko Martxoan Criminal Damagerekin batera aritu ziren Gaztetxean.

Punk Rock doinuak jorratzen dituzte hauek, emakume ahots bikain batekin noski. 2008koa da diska hau eta gure iritziz, derrigorrez eduki beharreko diska da.

sospechosos_sospechosos

Abestiak

01 Berriro ere
02 Salir del circulo
03 Ez al dago besterik
04 Bide ertzean
05 En el fondo del mar
06 Estrella
07 Popatik!
08 Die Sospechosen
09 No puedo creer en ti
10 Una y otra vez

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Andanada 7ren inguruko irratsaioa

2 martxoa, 2010

Martxoaren 2ko irratsaioa bi zatitan banatuko dugu oraingoan. Aste honetako kontzertuen berri emateaz gain, saioaren lehen zatian Andanada 7ren inguruan hitzegingo dugu. Larunbat honetan Basauriko Txarraska Gaztetxean jo behar dute eta hau aitzakiatzat hartuta, beraien diskografiari errepaso bat emango diogu.

anda

Saioaren bigarren zatian, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna gertu dela eta, emakume ahotsez osaturiko musika taldeen doinuak jarriko ditugu. Gogoratu nahiz eta Zarauztik kanpo egon internet bidez entzun gaitzakezuela, HEMEN klik eginaz jakingo duzue nola egin.

Ikusgai daude ZarataZarautz Festeko bideoak

1 martxoa, 2010

Otsailaren 19an ospatu zen ZarataZarautz Festeko bideoak sarean daude iada. Bideoetan ez dira talde guztiak ateratzen baina guapoenak behintzat agertzen direla esan dezakegu jajaja. Gozatu ezazue!!!

dirto

INOR EZ vs MKT
DISKOIRAA vs ERANTZUN
DIRTAA vs METRALLETA

Disko gomendioa: Bap!! – Babarruna ta Aza Popularra (1986)

27 otsaila, 2010

Mattingunek atzo eskatutako maketa bat igo dut gaur. Asko esan da Bap!!en inguruan eta hemen ez gara berdina errepikatzen ibiliko. Babarruna ta Aza Popularra 1986an eginiko maketa da, gozatu ezazue.

bap_maketa

Abestiak

01 Bhopal
02 Euskal Polizia
03 Bota piñue, altza pague
04 Lan eta jan
05 Plastikozko janariak
06 Juventud engañada
07 Mierda para tu boca tierna
08 Mugarik gabe hobe
09 Atzera begira
10 Palabras de engaño
11 Nuclear No!
12 Tortura No!
13 Azkeneko anarkista
14 Derecho a la naturaleza
15 Alkate

Maketa hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Rouse – Discography

27 otsaila, 2010

Beste klasiko bat webgune honetarako, Putzuzuloko lau pareten artean asko entzun dena gainera. Rouse taldeaz ari naiz, Banyolesen sortua eta HHH-ko partaide berberekin osatua. Beraien diskografia guztia biltzen duen bilduma bat kaleratu zuen Rumble Recordsek 2005ean.

rou

Bertan, beraien Deep Wound LPa eta It´s funny eta Does Rouse sucks? EPak azaltzen dira. Honez gain, argitaratu gabe utzi zituzten abesti batzuk ere entzun daitezke. Abestien zerrenda ez dut jarriko, oso luzea delako.

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Dropdead – Discography (1991-1993)

25 otsaila, 2010

Nork ez du Dropdead ezagutzen? Nork ez du sekula Dropdead entzun? Ba zu bazara horietako bat, hiltzea merezi duzu, motzean.

Rhode Islandeko talde erraldoi honen diskatxo baten txanda da oraingoan. 1991 eta 1993 artean grabaturiko abestiekin osaturiko CD bat da hau, 38 abesti hain zuzen ere.

Bada kondaira bat, Zarauzko Vistalegreko entsegu lokaletan jo zutenarena, gaur egun guk entsaiatzen dugun lekuan alegia. Agian egun batean batenbatek kontatu beharko digu istoria bitxi hau, ez?

dropdead

Abestiak

1. Unjustified Murder
2. Doorway To Extinction
3. Strength In Your Conviction
4. Protest
5. At The Cost Of An Animal
6. Direct Action
7. Power
8. Chosen Path
9. Survival
10. Wound Runs Deep
11. Do You Choose Life
12. Ignorant
13. Only A Tool
14. You Have A Voice
15. Washed Away
16. Living In Fear
17. Confused
18. Attention
19. Deliver Yourself
20. Control
21. Life In Chains
22. End The Slaughter
23. I Will Defy
24. The Truth Behind
25. Fucking Assholes
26 Legacy Of Death
27. No Glory
28. Still You Follow Blindly
29. Wake Of Deception
30. Swedish Medley
31. New World Slaughter
32. Sheep
33. Belly Full Of Lies
34. Requiem
35. Bosnia
36. Nazi Atrocities
37. Whatever I Do
38. The Circle Complete

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Kontzertu gehiago ditugu astebukaera honetarako

25 otsaila, 2010

Kontzertu askotxo izango dituzte astebukaera honetan Zarauzko talde batzuek, bai hemen inguruan eta baita Espainiar Estatuan ere. Kanpora aterako direnak, Humilitate eta Burux Lee taldeak izango dira. Lehenak, Burgosen ariko dira ostiral honetan, Otsailaren 26an eta Otsailaren 27an, larunbatean, Madrilen joko dute Gizmo Kaka Festean. Hemen, Burux Lee taldearekin elkartuko dira eta Wild Dogs eta Codia taldeekin joko dute.

gizmo_kaka

Kontzerturen bat duen beste Zarauztar taldea, Diskoiraa da. Europar bira egin baino lehen kontzerturen bat emango dute hemen inguruan. Kasu honetan, Amurrioko La Cuadra etxean izango dira Saloon Party jaialdian, larunbatean hau ere. Bertan, Raiser, Ataud eta Ametsgaizto taldeekin joko dute.

l_0543c6294cfb4060a567edec6b1d1e95

Entzun atzoko ZarataZarautz saioa

24 otsaila, 2010

Beste astearte zaratatsu eta interesgarri bat izan genuen Arraio Irratiko uhin libreetan. Ez genuen gonbidaturik izan baina B Jauna eta Lagun Izoztua oso fin ibili ziren beste behin ere.

zaratazarautzfest14

Atzokoan, Andanada 7, Afonia, Wild Dogs, Vitus Dance, Profit and Murder edo 37 hostias bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen. Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Doinu zaratatsu berriak astearte honetarako

23 otsaila, 2010

ZarataZarautz Fest eta Save The Van Festa amaituta, bizirik daudela erakusteko, beste saio Zaratatsu bat prestatu dute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Bi egun hauek haipatzeaz gain, esku gainean ditugun disko berriez jardungo gara beste behin ere. Astebukaera honetako kontzertuak alde batera utzi gabe noski.

zaratazarautz

Beraz, ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea (Zarautzen bazaude) edo internet bidez entzutea