Disko gomendioa: Otan – El indomable + Sociedad Despreciable

19 otsaila, 2010

Bartzelonako Otan taldearen txanda da gaurkoa. Anarko-Punka lantzen duen talde bikaina da honakoa, SIDA, Infierno de cobardes edota Firmeza 10 bezalako taldeetan ibiltzen den jendearekin osatutakoa. Gaurkoan, beraien bi ep aurkitu ditugu beste blog batean.

El Indomable, 2006an kaleraturiko EPa da. Egia esan, ez dakit taldeak kaleraturiko lehen grabazioa den edo ez.

otan-front

Abestien zerrenda

01 Luto Nacional
02 Servicio militar
03 Anarquia en españa
04 El indomable
05 Corre
06 Juventud anarquista

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Sociedad despreciable berriz, 2009an kaleratu duten azken lana da, hau ere 7 haztbeteko bat da.

otan-sociedad-despreciable

Abestien zerrenda

01 Siempre quedan cicatrices
02 La nueva inquisicion
03 No refugio
04 Esto es el punk
05 Barrotes
06 Que dias de mierda
07 Sociedad despreciable

Diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Save The Van Festa Putzuzulon

17 otsaila, 2010

Otsailaren 20an, Larunbatean, Save The Van festa edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko kontzertua da honakoa eta 6 taldek jardungo dute.

save_the_van

Erdi Zarauztarrak diren Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta Alemaniarrez eta Bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldea ariko dira gaueko 21:30etatik aurrera.

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

15 otsaila, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Disko gomendioa: Parental Advisory – Wojczech (Slipt EP)

10 otsaila, 2010

Zarata pixkat jartzeko ordua ere heldu da. Hemen duzue bi talde handiren elkarbanaturiko 7 hatzbeteko bat, gainera, picture disc bat da. Alde batean, Brasildik datozen Parental Advisory ditugu. Beste aldean berriz, Rostocketik (Alemania) datozen Wojczech mitikoak.

grd_791556_parental_advisory

Abestien zerrenda

1. Boemia (parental advisory)
2. Neutrinos (parental advisory)
3. Sabonete (parental advisory)
4. Clangor (parental advisory)
5. Neuzeitthese (wojczech)
6. Tradition (wojczech)
7. Scheisshaus mensch (wojczech)

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Intolerance – Discografia 1990-1994

10 otsaila, 2010

Asturiasko talderik mitikoenetako baten diska duzue honakoa. Intolerance taldeaz ari gara, dudarik gabe Espainiar Estatuko Hardcore Anarkista talderik ezagunenetakoa. Agian talde hau gogoratuko duzue Zarauzko musika plazan Anestesiarekin jo zutelako, Manuela Gaztetxearen desalojoaren harira burutu zen egun handi hartan.

Diska honetan, taldearen himno ezagunenak daude. “Odio positivo”, “Di no al Speed” edota “El libro o la bala” kantuak agertzen dira.

intolera

Abestien zerrenda

1. Odio positivo
2. Nadie es inocente
3. Jaco
4. Sus naciones
5. Enlaza
6. Destrozado
7. Miseria
8. Esto se acaba
9. Mira a tu alrededor
10. 13n 1991+1
11. Di no al speed
12. Reflexiones
13. Liberacion animal
14. Imagina
15. El libro y la bala
16. 1993
17. Ochobre 1934
18. Un millon de yanquis muertos
19. Muros
20. El rabo y los huevos
21. Belleza canibal
22. Amanece en (A)merica
23. Octubre 1934
24. Accion Directa
25. Hipercore

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Entzun atzoko soinuak

10 otsaila, 2010

Beste astearte interesgarri bat izan genuen ZarataZarautz saioan. Lagun Izoztua eta B jaunaren gidaritzapean zarata doinu berriez gozatzeko aukera izan genuen. Honez gain, aurreko astebukaeran egondako kontzertuen balorazioa egin genuen eta astebukaera honetan egongo direnen inguruan ere informatu genuen.

kamorrah

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Nobedade berriak Zaratazarautzen

9 otsaila, 2010

Beste astearte bat iritsi da Arraio irratian eta ZarataZarauzko jendea prest dago beti bezala zuen belarriak berotzeko.

tropiezo

Gaurkoan ere nobedade gehiago izango dituzue entzungai gaueko 21:30etatik aurrera. Mexiko aldetik etorri zaizkigun disko berri batzuk entzun ahalko dituzue eta baita Puerto Rico inguruko talde batzuen soinu berriak ere.

Beraz ez ahaztu, gaueko 21:30etatik aurrera B jauna eta Lagun Izoztuaren ahotsak sintonizatzea eta gogoratu internet bidez ere entzun ahalko dela.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

3 otsaila, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua

Entzun atzoko Zarata!!

3 otsaila, 2010

Beste ZarataZarautz irratsaio bati amaiera eman genion atzo. Bertan zer entzun izan genuen. Lehenik, Eibarko Tallarra Gaztetxeko jendeaz gogoratu ginen Bridaren abesti batekin. Aurreko astetik desalojo arriskuan daude bertan eta gure babesa emateko aukera paregabea iruditu zitzaigun.

joxem

Honen ostean, astebukaera honetan egongo diren kontzertu sorten errepasoa egin genuen, joko duten talde batzuen doinuak jarriaz. Eta amaitzeko, gustoko ditugun abesti edo nobedade berriak jarri genituen. Hala nola, Heresy, Punch, Freaknation edota No Conforme bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Doinu Zaratatsu berriak ZarataZarautzen

2 otsaila, 2010

Beste astearte bat iritsi da eta ZarataZarauzko kideek ez dugu hutsik egingo. Saioaren lehen zatian, astebukaera honetan egongo diren kontzertuen berri emango dugu, dexente egongo dira eta.

kawakami

Eta bigarren zatian, B jaunak eta Lagun Izoztuak lortu dituzten nobedade berriak jarriko ditugu. Guzti hau beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an eta internet bidez. Internet bidez entzun nahi baduzue, HEMEN argi eta garbi azaltzen du.