Archive for the ‘Taldeak’ Category

Metralleta taldeak bi kontzertu emango ditu Puerto Ricoko bi talderekin.

astelehena, 20 apirila, 2009

Metralleta talde Zarauztarrak bi kontzertu eskeiniko ditu Puerto Ricoko La virgen del pozo eta Tropiezo taldeekin. Lehen kontzertua, Apirilaren 23an izango da, ostegunean, Putzuzulo Gaztetxean.

abu-kartel-218x300

Bigarrena berriz, Apirilaren 24an izango da, ostiralean, Trintxerpeko Moganbo aretoan. Kontzertu honetan gainera, Errioxakoak diren Habemus Caos taldeak ere joko du.

mogambo

Erantzun taldeak kontzertua eskeiniko du Apirilaren 25ean

astelehena, 20 apirila, 2009

Erantzun taldeak kontzertua eskeiniko du Apirilaren 25ean Bilboko Izar Beltz ateneoan. Bertan eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hiru talde gehiagorekin joko du, 121 Krew, Metengerra eta atad@s a nada taldeekin hain zuzen ere.

erantzun

Diskoiraa “Looking for action again” Tour V

astelehena, 20 apirila, 2009

Beno azkenean iritsi gara etxera, bueltako bidaia oso gogorra egin zaigu baina osorik iritsi gara.

Guissenen emaniko kontzertua ez zen beste munduko ezer izan. Bartzelonaren eta Bayern Munichen partidua telebistan egonda, oso jende gutxi gerturatu zen kontzertura (6 bat lagun). Gainera, Diskoiraako baten batek ez zuen nahi adina gozatu kontzertuaz. Saioa amaitu ostean, ohera joan ginen berehala, egun gogorra izan baitzen.

disko

Hurrengo egunean, gosari alemaniar itzel baten ostean, Mullheim aldera hurbildu ginen. Espedizioko kide batzuk lehenagotik bertan egonak ginen, 2005ean hain zuzen ere, Metralleta eta Zülo taldeekin eginiko biran. Kontzertua hasi baino lehenago ordea, dei bat jaso genuen Itsaso Legorburu atxilotu zutela esanaz, bira honetako beste kolpe gogor bat izan da. Kontzertu honetan, Duisburgekoak diren Misfits Society taldearekin jo genuen. Kontzertura gainera jende apur bat azaldu zen. Arazo tekniko batzuekin hasi zen Diskoiratarren kontzertua baina hala ere saio ona eman zuten. Saioa amaitu ostean eta futbolinean arrasatu ostean, lotara joan ginen, datorren egunean Rotterdamen jo behar bait genuen.

diskoira2

Rotterdamera goizo xamar iritsi ginen. Hiria apur bat ezagutzeko aukera ere izan genuen. Kontzertua, orain dela 20 bat urte okupaturiko eraikin batean eman genuen, nahiz eta iada legalizaturiko eraikin bat den. Bertan beste hiru talderekin jo genuen, Poloniako Antidotum eta Czosnek taldeak eta Frantziako Dissiped taldearekin. Bertan jende ugari gerturatu zen eta taldeek sekulako maila eskaini zuten. Kkontzertuaren ostean beste etxe okupatu batetara eraman gintuzten lotara.

disko3

Hurrengo eguenan, birako azken kontzertua eman genuen. Kasu honetan berriz ere alemaniara itzuli ginen, Kolonian jotzeko. Aurreko biran ere leku berean jo zuten Diskoirakoek. Hemen ere beste hiru talderekin jotzeko aukera izan genuen. Lehen biak Alemaniarrak ziren, azkenak berriz biran zebiltzan Estatu Batuar batzuk. Kontzertua amaitu eta azkar xamar ohera joan ginen, datorren egunean, etxera itzultzeko 1400 kilometro egin behar genituen eta.

Bira itzela izan da guretzat, kontzertu ia guztiak oso ongi irten dira, jendea hurbildu asko hurbildu da bertara, ez dugu inongo zulo ekonomikorik egin, poliziarekin ez dugu arazorik izan, talde eta jende itzela ezagutu dugu… Gauza txarrak apenas izan ditugu, furgonetarekin edukitako arazo txikiren bat salbu guztia nahikoa ongi irten da. Ekaitz Sirbenten atxiloketak Brnon harrapatu gintuen eta Itsaso Legorbururenak berriz Mullheimen. Lerro hauetatik besarkada handi bat eman nahi diegu biei.

Diskoiraa “Looking for action again” tour IIII

asteartea, 14 apirila, 2009

Kaixo txusma:

Gezurra badirudi ere oraindik bizirik gaude. Alemanian jarraitzen dugu kontzertuak ematen. Leipzigen, Plaque izeneko etxe batean jo genuen Aguirre talde Frantziarrarekin. Honen ostean, bertan ezagututako lagun batzuekin festa pribatu batetara joan ginen. Egia esan harrituta gelditu ginen Alemaniarrek parranda botatzeko duten abileziarekin. Azken pisu batean izan zen festa. Bertan etxeko obra berriak inauguratu zituzten eta guk etxe erdia zikindu genien, beste 30 Alemaniarrekin batera.

Hurrengo egunean Berlin aldera joan ginen, bertako Kopi etxe okupatuan jotzeko. Bertan, Cartouche talde Frantziarrarekin eta Ingalaterrako The Restarts taldearekin jo genuen. Jende ugari bildu zen Squateko areto nagusian eta gau eder batetaz gozatzeko aukera izan genuen.

Gaurkoan, Guiessen aldera etorri gara. Hasiera batean Bulgariako talde batekin jo behar genuen baina hauek diru gabe gelditu dira eta beraien bira bertan behera utzi dute, beraz bakarrik jo beharko dugu. Hurrengo atalean kontatuko dugu kontzertu honen nondik norakoak eta bira amaiera.

Bitartean ongi izan.

Diskoiraa “Looking for action again” TOUR III

igandea, 12 apirila, 2009

Aupa gente:

Oraindik bizirik gaudela adierazteko idazten dizuegu. Vienako kontzertu itzelaren ostean, Eslobakiako herrialdea zapaldu genuen. Banska Bystricara joan ginen Irish Pub batean jotzera. Kontzertua arratsaldeko zortzietan hasten zen eta gurekin batera Pascuda eta Crusade of Fanatism taldeak jotzen zuten. Sekulakoa izan zen kontzertua, bai taldeek emantako mailarekin eta baita egondako giroagatik ere. Hala ere konturatu gara, Eslobakian ez dakitela parranda dezente bat botatzen. Gau amaiera nahikoa biolento eta arazotsua izan zen.

Banska Bystrikan jo ostean, Txekia zapaldu dugu bi kontzertu emateko. Egia esan, Eslobakia eta Txekia arteko bidea gogorra egin zaigu, hiru atasko tragatzeaz aparte, herrialde hauetako errepideak ez dira batere egokiak. Txekiako lehen kontzertua, Brnon izan da. Hemen ere izugarria izan da kontzertua. Hiru talde Grindcorerekin jo dugu eta disko batzuk erosteko aukera ere izan dugu. Bigarrena, Liberecek eman dugu, Petraren laguntzaz. Kontzertu hau bertako kampuseko taberna batean izan da. Iritsi eta ikusi dugun lehen gauza, Erasmusekin Liberecen dauden Bilbotar batzuk saltsitsak jaten izan da. Kontzertu honetan bi talderekin jotzeko aukera ere izan dugu. Egun honetako gaua ere mugitua izan da. Taberna utzi dugunean 15 bat lagun bertan lotan geratu dira lotarako zaku ta guzti.

Gaur Liepzigen jotzen dugu, etxe okupatu batean. Aurrerago kontatuko dizuegu nola ibili garen. Eta ahaztu baino lehen esan larunbateko Bordeauxeko kontzertua bertan behera geratu dela eta ondorioz, ez Metralletak ezta Diskoiraak ere ezingo dugula Bordeauxeko ateneoan jo.

Amaitzeko, lerro hauen bidez Ekaitz Sirventen familiari gure animo guztiak eman nahi dizkiogu. Oso gogorra egin zaigu bere atxiloketaren berri izateak. Naiz eta Europan zehar ibili, bere egoeraren berri jakiten saiatuko gara. Espero dugu Zarauzko kaleetan atxiloketa honi erantzun zabala emango zaiela.

Ondo izan eta muxuak Alemaniatik.

Diskoiraa “Looking for action again” Tour II

asteazkena, 8 apirila, 2009

Zurich atzian utzi ta Austria aldera abiatu gara. Pare bat aduana arazorik gabe igaro ta gero, Vienako EKH squat ultramegahandira iritsi gara. Lo egin ta goizean goizo Viena ezagutzera irten gara gure ohiko kantuekin (kaxiano, egan, e.a…..). Viena nahiko hiri fatxa da. Europako bigarren hilerririk handienean izan gara turista gisa babuana egiten. Hemen dena doan da guretzako, tranbian ez da ordaitzen eta metroa ere ez (guk behintzat), sekulako eguraldia egin digu lau egunetan, 20 gradu gutxienez. Hemen garagardoak 0,5 litrokoak dira, hangoakin konparauta barril bat, guk batzuk hustu ditugu dagoeneko eta gaur gabian dagoen bitartean ere jarraituko dugu.

1239034851546_f

EKH squat-a 19 urte daramatza okupatuta eta lehen austriako alderdi komunistaren egoitza nagusia izan zen, 6 o 7 pisu ditu eta hainbat lagun bizi dira bertan. Kriston kurrauta dago etxea, oso ongo babestua, bunker bat dirudi… hitz batean brutala!!!!!!! Gaur gauean bi talde alemaniarrekin eta beste talde austriar batekin jotzen dugu, itzela izango da. Bihar Eslobakia aldera (150km) abiatuko gara begizulo izugarriekin seguraski…. putalarru!!!! Jarraituko dugu informatzen ahal dugunean!!!

Diskoiraa “Looking for action again” Tour I

astelehena, 6 apirila, 2009

Kaixo lagunak:

Zuricheko etxe okupa batetik ari gara idazten oraingoan. Ostiralean Diskoiraa taldeak abiatu zuen bira onaino iritsi da behintzat. Ostiralean, Zarauzko Putzuzulon izandako kontzertu akzidentatuaren ondoren, ST Ettien aldera abiatu ginen zuzenean.

diskoiraa4

Gau osoa gidatzen pasa ondoren Gabatxo baten laguntzanz arazorik gabe aurkitu genuen jo behar genuen lekua (Taberna bat). Sekulako kontzertua eman ostean eta Diskoiraaren bi soineko (bai soineko) saldu ostean. Lotara joan ginen Xilbanen (Frantziakoa) etxera.

Atzo, Suitza zapaldu genuen lehen aldiz, inongo arazorik gabe. Oraingoan Luzernako hirian jotzea tokatzen zitzaigun. Hiriaren erdialdean zegoen Squat batean jo genuen. Etxea izugarria zen, lastima datorren asterako bota egin behar dituzte. Bertako kontzertua ere elegante atera zen, baita ondorengo parranda ere, nahiz eta batzuk iada zahartzen ari diren.

Gaur, esan bezala, Zurichen jotzea tokatzen zaigu. Arratsaldean Zurich batzuk hartzen ibili gara eta hiria ezagutzen saiatu gara, kalerik zikinenak bisitatuz. Ea gaurko showa nola irteten den.

Hemendik gutxira ere, idaztea espero dugu. Bitartean zaindu herria.

Ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo datozen bi asteetan

ostirala, 3 apirila, 2009

Datorren bi asteetan ez da Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaiorik egongo, irrati saioa egiten dugun kideak Diskoiraa taldearekin Europar biran joango gara eta.

Beraz, Apirilaren 21ean itzuliko gara irratsaio berri batekin. Honez gain webgune honen bidez Diskoiraakoak egiten ari den bira jarraitu ahal izango duzue.

Hemendik bi asterarte beraz.

MKT taldeak ere bira egingo du aste santutan

osteguna, 2 apirila, 2009

MKT taldeak ere bira bat egingo du Aste Santutan. Zarauztar hirukoteak, lehen kontzertua Putzuzulon emango du ostiral honetan eta honen ondoren Logroño, Laudio, Lleida, Toulouse, Biel edota Florenzia bezalako hirietan harituko dira beraien lehen lana aurkezten.

mzt

Dirtari eginiko elkarrizketa entzungai

asteazkena, 1 apirila, 2009

Martxoaren 31ean Dirtako baterijoleari eta abeslariari eginiko irratsaioa iada entzungai duzue.

dirto

Irratsaioa entzun nahi izan ezkero Klikatu ezazue HEMEN.

Egun horretako playlista ere HEMEN duzue.